"Ez bagenitu etengabe aktualizazioak sartu, aurre hartuko ziguketen honezkero"

  • Alex Gibelalde beasaindarrak lau urte daramatza Google enpresan lanean. Deustuko Unibertsitatean Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzan lizentziatu zen 2004an, ondoren Donostiako marketin kontsultora batean aritu zen eta bi urtera Google-ek kontratatu zuen Dublinen lan egiteko. Urte eta erdi darama Madrilgo bulegoetan marketin arduradun.

Alex Gibelalde
Alex Gibelalde
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zer eskaintzen du Google-ek bilatzaile ezagunena izateko? Zein da bere sekretua?


Azkartasuna da gakoa. Gure algoritmoa funtzionatzen hasi zen eta jendeak bilatzen zuena segundo gutxitan aurkitzen zuen. Funtzionaltasun kontua da. Hala ere, Interneten etengabekoa da aurrerapena eta adi egon behar dugu uneoro. Google-ek ez balitu sartu azken hamar urteetan bi astero sartu dituen aktualizazioak, beste lehiakideren batek aurre hartuko zigukeen honezkero.

Bilatzailea da gure produktu izarra eta ehunka ingeniari dauzkagu horrekin lanean, hobetzeko eta Internet aldatzen doan heinean guk ere erabiltzaileari ahalik eta emaitzarik onenak eskaintzeko. Esprint modukoa da, beti hobetzen joan behar duzu, lehiakideak pasa ez zaitzan. Mugarik gabeko mundua da Internet eta berrikuntzak egiteko aukera ematen digu.
 

Zer nolako segurtasun sistema duzue?


Google-en edozein produktutan, jendearen informazio pertsonala babesteko segurtasun prozesuak berritzaileenak dira. Norbaitek “Gogora nazazu” edo “Saio hau jarraitu” aukerei emateagatik pasahitza ordenagailu horretan gordeta geratzen bada, ez da gure errua, guk hor gutxi egin dezakegu. Segurtasun handia daukagu, baina erabiltzaileak kontuz ibili behar du informazioa sartzeko moduarekin.
 

Facebookera igotzen diren argazkien eskubideak eurenak dira eta horregatik erabiltzaileen konfidentzialtasunarekin arazoak izan dituzte. Google Docsera igotzen ditugun dokumentuak norenak dira?


Guk egiten duguna eduki horiek eskuragarri jartzea da soilik. Ez gara horien jabe.
 

Espainiako Apedanica elkarteak salaketa jarri dizue, Google Maps-erako argazkiak ateratzen zenituzten bitartean jendearen datuak lortzea leporatuta. Urriaren 4an duzue epaiketa. (Elkarrizketa hau Fiskaltzak kasua artxibatu baino lehen egindakoa da).


Sor daitezkeen zalantza guztiak erantzuteko agintariekin, estamentu judizialekin eta erakundeekin ari gara lanean. Gure helburu nagusia nahi gabe bildutako datu horiek ezabatzea da, herrialde bakoitzaren legean oinarrituta.
 

Hizkuntzei zein garrantzia ematen die Google-ek?


Handia. Google-en zeregina zera da, munduko informazioa munduko erabiltzaile guztientzat ulerkor egitea. Ildo horretan, Google Translate atera dugun produktu onenetakoa dela uste dut. Gaur egun, 50 hizkuntza baino gehiago ditugu. Informazioa edozein hizkuntzatan ikusteko aukera ematen digu, baita webguneak hizkuntza ezberdinetan ikustekoa ere.

Hizkuntza ezagunenekin ez dugu arazorik, horietan idatzitako informazio asko dagoelako sarean eta beraz kalitate ona dutelako. Guk, hizkuntza baten kalitatea ona dela jakiteko, nazioarteko erakundeek (NBE, Europar Batasuna, AEBetako Gobernua) duten informazioa gure sisteman sartzen dugu. Sistema geroz eta inteligenteagoa izateko guztion laguntza behar dugu, hizkuntzaren kalitatea hobetzeko erabiltzaileak tresna erabili behar baitu, horrela sistemari irakatsiko dio-eta. Adibidez, ikusten baduzu itzulpena kaskarra dela, behealdean egon ohi den “itzulpen bat proposatu” aukeran klik egin eta zure proposamena idatzi; zenbat eta proposamen gehiago, orduan eta kalitate hobea lortuko dugu. Euskara iragan maiatzean atera genuen Alpha moduan (garapen fasearen hasieran), ez dago oraindik informazio asko gure hizkuntzan eta kalitatea falta zaio. Kalitateak estandar minimo batzuk mantentzen dituela ikustean, Alpha egoeratik aterako dugu. Denon laguntza behar dugu, askotan jendeak euskara eskatzen duelako, baina gero ez du erabiltzen. Google ahalegin handia egiten ari da hizkuntza txikiekin, baina erabiltzaileek erabili dezaten egiten dugu, bestela ez du inongo zentzurik.
 

Aplikazio berririk duzue?


Azkenaldiko berrikuntza garrantzitsuenetakoa bilatzailean egin dugu. Badirudi bilatzailea zerbait estatikoa dela, baina azken batean gure bihotza da. Bilatzailea da Google handi egin duena. Ondo zaintzen dugu beti eta bi astero eguneratzen dugu. Orain, ahalegin berezia egin dugu emaitzak hobeto indexatu daitezen lortzeko, azkartasuna funtsezkoa baita, informazioa denbora errealean aurkitu nahi du jendeak. Egokitzen goaz bilatzailea, eguneratzen: irudia sinplifikatu egin dugu azkarrago kargatzeko eta erabiltzaileak behar duen informazioa formatu egokian emateko. Lehen testua baino ez zen azaltzen emaitzetan; orain, bideoak, testuak, mapak eta audioak ere eskaintzen ditugu. Bilatzen ari garen informazioa edozein formatutan eskaintzen dugu.
 

Google Wave iaz kaleratu zenuten eta jada desagertzear dago…


Bai, iaz egin genuen aurkezpena. Aplikazio honi esker jendeak denbora errealean elkarrekin komunikatzeko eta lan egiteko aukera zuen, baita irudiak eta multimedia artxiboak partekatzeko ere. Jarraitzaile sutsu batzuk izan zituen, baina ez du izan guk espero genuen harrera.
 

Google Nexus One mugikorra ere atera zenuten. Nolatan sartu zineten telefoniaren sektorean?


Nexus filosofia diferentearekin jaio zen. Duela bizpahiru urte, mugikorretan nabigatzeko balio duen Android sistema operatiboa atera genuen, sistema operatibo global eta irekia, Google-ek plataforma irekietan sinesten duelako. Telekomunikazio enpresek eta erabiltzaileek euren beharren arabera pertsonalizatu dezakete sistema operatibo hori eta edozein operadorerekin erabiltzeko aukera ematen du. Zer gertatu zen? Ia bi urte pasa ostean ikusi genuela beste mugikorrek ez zutela bere osotasunean aprobetxatzen Android sistema operatiboaren potentziala. Horregatik, guretzat mugikor perfektua izango zena ateratzea erabaki genuen, Android-ekin zer egin zitekeen erakusteko. Badakigu mugikorrena ez dela gure sektorea eta telekomunikazio arloetan sartzea oso zaila dela, batez ere telefonia zerbitzurik eman gabe, baina gure asmoa bete genuen, ez baikenuen mugikorra bera helburu, baizik Android sistema operatiboa merkatuan mugitzea. Orain, sistema hori duten 160.000 mugikor baino gehiago saltzen da munduan egunero, bi dispositibo segundoko.
 

Telebistan sartu duzue burua…


Guk etxean telebista eta ordenagailua ditugu, bi gauzak inoiz ez dira ondo eraman, inoiz ez dira koordinatu, eta enpresa ugari saiatu dira biak uztartzen. Google TV sortu nahi izan dugu guk. Aplikazio modukoa aurkeztu dugu jada, kaxa moduko bat: Interneten nabigatu dezakezu eta betiko kanalak ikusteko aukera ematen du. Telebista da etxeko elementu garrantzitsuenetakoa eta gure helburua izan da Internet telebistan txertatzea, telebista ere nabigatzeko plataforma bihurtzea.


Enpresa berezia omen da Google, lan egiteko moduan…


Enpresa nahiko berria da, 12 urte ditu soilik eta azkenaldian asko hazi da. Filosofia ezberdina du: zure mahaian ordenagailuarekin egon beharrean, nahi duzun askatasuna duzu. Futbolinean jolastu edo leku batean lasai egoteko aukera dugu, eta une horietan ideiak sortzen bazaizkigu, paretan ditugun arbeletan idatz ditzakegu. Google-en helburua langileari gauzak erraztea da. Egia esan, denbora gutxi pasatzen dugu horrela, baina gutxienez estres momentuetan kanpora ateratzeko, jolasteko edo lasai egoteko aukera dugu. Langileak pozik eta gustura egotea nahi du Google-ek.


Nola ikusten duzu prentsaren etorkizuna Interneten?


Nik uste papereko prentsa ez dela desagertuko. Baina Interneteko kazetaritza hazten joango da, hori seguru, etorkizuna hori izango da. Falta dena da hedabideek Internet eurentzat probetxugarri bihurtzea. Datozen urteetan mugimendua egongo da eta ziur urte batzuk barru guztientzako baliagarria izango den modua aurkituko dela. Erabiltzaileak behar duen informazioa aurkitzeko aukera izango du eta komunikabideek beraien diru-sarrerak lortzekoa.

Bilatzaile boteretsua
Datuak (2009):

- Langileak: 22.000 mundu osoan.
- Erabiltzaileak: 23,6 milioi Espainiako Estatuan
(nielsen datuak).
- Gmaileko erabiltzaileak: 6,8 milioi Espainiako
Estatuan (nielsen datuak).
- NASDAQ burtsa-indizean kotizatzen du GOOG izenpean.
- Diru-sarrerak: 23.651 milioi dolar.
- Irabaziak: 6.520 milioi dolar.

Aplikazioak:


- Bilatzailea: guztietan garrantzitsuena.
- Google Docs: denbora errealean, edozein dokumentu editatzeko eta jende askoren artean partekatzeko balio du. Deskargatu edo ikusi egin daiteke, inongo kosturik gabe.
- Gmail: posta elektronikoa, “azkarra eta nahiko berritzailea da. Elkarrizketak batera jartzen ditu. Eta karpeten ordez etiketak daude”.
- Google Maps: lekuen bilaketak egiteko. “Internet hain globala izan arren bilaketa gehienak gure inguruan egiten ditugu. Beti uste dugu Internet erabiltzen dugula munduko beste puntako gauzak ikusteko, baina inguruko informazioa interesatzen zaigu batik bat”.
- Google Translate: itzulpengintza xede duen aplikazioa.
- Google Sites: aukera ematen du webgunea eraikitzeko.
- Youtube: “oso inportantea da guretzat. Finean, munduko bigarren bilatzailea da, Google eta gero”.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude