Ardura

  • Igandez ari naiz idazten. Egun kuriosoa, benetan, gaurkoa. Goizean, alaba txikiena zortzietarako etorri zaigu ohera; eskuetan gosarirako taza more handia zekarrelarik, “aurpegi irribarretsua” deitzen dioguna. Tazak, begiak, sudurra eta barrirudia erakusten duen ahoa ditu. Erosi genuenean, taza huraxe gustatzen zitzaiola esan zigun, berak ere aurpegian beti barrirudia izaten duelako. Lezio bitxia jaso genuen orduan, etxeko txikienarengandik.
Ana Urkiza
Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ohera tazarekin etorri eta “tori ama, zuretzako, nik baino gehiago behar duzu-eta” esanez luzatu dit. Oporretan taza berria erosi diogulako oparitu dit berea, baina berari baino niri zerbitzu hobea egingo didala esanez.

Gero, Kontxako estropadak ikustera joateko goiz ibili behar dugula esan diogunean, goizeko hamaiketan nesken txanda dela gogorarazi digu. Alaba nagusia ere, ordurako, ohera hurbildua zitzaigun. Eta zera galdetu dio aitari: emakumezkoen txandako onenak Donostiarrak-eko gizonezkoek baino bizkorrago egingo ote duen... Ezetz erantzun behar izan diogu... eta txikienak, ohean etzanda zetzan aitaren gainean hankak jarri, beso biekin tira egin eta ipurdia aitaren bizkarrera igotzen saiatu da, behin eta berriz, berak lortuko duela esanez, bai aitaren gainera igotzea, eta bai gizonezkoak adina izatea.

Igandero lez, prentsa irakurtzen aritu gara ondotik, hondartzan lehenengo, eta bazkal ostean gero. Lau urteko seme autista duen guraso baten eskutitza irakurri dut batean, zein laguntza gutxi eta zein bakarrik sentitzen diren salatuaz. Eta, bat-batean, umetokian kantzerra izan duen ezagun baten hitzez gogoratu naiz. Kantzerra errotik erauztea lortu diotela esaten zidan, erradioterapiaz garbiketa oro egitea (kimioaren premiarik gabe), argalen argal egon dela azkeneko hilabeteetan eta erraz esaten zaiola aldamenekoari, “inoiz baino gogorrago izan behar duzu” edo “bukatu da, garbi-garbi eginda utzi zaituztenez, orain, bizitzaz gozatzera..!”. Gaitza besteen teilatuan dagoenean, gozo asko ateratzen omen zaizkigu hitz ederrak, hitz handiak, eta zein zaila den, egoera horretan bizitza aurrera eramatea... “Bakoitza bere munduan bizi gara” esaten zidan, “medikuez aparte oso kontsolamendu gutxi aurkitu dut inguruan...”.

Ardura. Ardura gailendu zait. Ardura ez ote garen itsuz betetako gizarte bat eraikitzen ari. Itsutasuna sinesten eta indartzen…
Arrastian, mendi ingurura ibilalditxo bat egitera joan garenean, txikien biek patinekin joan behar zutela-eta, bide-gorria dagoen leku lasai batera joan gara. Umeak aurretik abiatu zaizkigu. Handik denbora batera, hiru umeak lurrean ikusi ditugu, lanen bat egiten edo. Txikiena erori egin dela jakin dugu hurbiltzean, eroriko handi samarra. Belauna urratu duela eta odoletan hasi zaiola. Gu heldu garenerako, inguruko iturri bateko urarekin zauria garbituta eta lurretik jasotako orbel garbi batzuekin, buruko ileko goma bati esker belaunean tirita mendikoa prestatuta zeukaten...

Eta ardura, baliabiderik ez dutenekiko izan behar dela ulertu dut. Nahiz eta baliabideak dituzten batzuen gertaerak ere oso gogorrak izan.

Baliabideak dituztenek irribarre egiten dakite, erronkak jartzen eta hauei aurre egiten, eta irtenbideak aurkitzen.
Oherakoan, “aurpegi irribarretsua” estreinatu dut eta... ardura emetu zait.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude