Euskal Herrian dantza baino gehiago, salto egiten da


2010ko irailaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Paramos abizena daukazu benetan? Gutxienez Evaristo miretsiko duzu…


Ez dut Paramos abizenik eta ezta Agurainen familiarik ere. Hori bai Evaristo izugarri gustatzen zait. Baita bere taldeak ere: La polla, The Kagas, The Meas, Gatillazo... Jende askok esaten dit antzeko ahotsa dugula. Niri gustatzen zait bere ahotsa eta beraz gustuko dut hori esatea, baina nik horrela abesten dut nire ahotsa horrelakoa delako eta ez imitatzearren, ez baitakit.


Taldea festarik festa ibiltzeko sortu duzue?


Ez genuen horretarako sortu, ez genuen helburu zehatzik. Taldea eratu zen eta gure ezaugarrien arabera moldatzen joan da. Argi dago jai giroan moldatzen garela hobekien. Eta argi daukagu orain txosna eta plazetan gabiltzan moduan, gero BBKtan arituko garela, boda, bataio eta komuniotan.

Akerbeltz lorpen garrantzitsua da Markina herrirako?


Akerbeltz Gaztetxea herriarentzat lorpen handia izan da. Horrek erakutsi du Markinan jende gazteak izan duen indarra. Espazio propioa lortzeko ikaragarri borrokatu behar izan dute, gainerakoei erakutsiz zerbait nahi duenak borrokatuz lor dezakeela.

Nolakoak dira Txato Platoren kontzertuak?


Ez dugu gure taldearen kontzertu seriorik imajinatzen, ez dakit bakarren bat egongo zen. Gure musikak normalean mugimendu minimo bat badakar eta ordua zenbat eta gorago, mugimendua proportzioan igotzen joaten da. Harrera ezberdina da jotzen duzun tokiaren arabera. Gure eskualdean jo ezkero ezagutzen gaituzte, jendeak letrak dakizki eta errazagoa da. Kanpora ateratzean giroa poliki berotzen joaten da eta Evaristo handiaren bertsioak aproposak izaten dira giroa guztiz berotzeko. Jendea alai eta gustura ibiltzea da gure helburua.

Zuekin dantza egiten dute?


Euskal Herrian dantza baino gehiago, salto egiten da. Gurea agro-punk-ska da; ez dago horretarako dantzarik oraindik.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!