Udazkenean, erreforma antisozial gehiago

  • Erretiroari eta osasungintza publikoari, PFEZari nahiz langabezia sariei eragingo dieten erreformen ordua iritsi da. Harri bat gehiago, finantza merkatuek defizit publikoa murrizteko inposatutako lan erreforma, funtzionarioen soldatak jaistea, BEZaren igoera edo pentsioak izoztearen ondoren.
Krisiaren doikuntzak
Argia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Duela hilabete batzuk “finantza merkatuek”, Nazioarteko Diru Funtsak eta Mundu Bankuak, itxuraz defizit publikoa murrizteko, abiatu zituzten krisiaren doikuntzak hasi baino ez dira egin. Lan erreforma, langile publikoen soldaten murrizketa, BEZaren igoera, pentsioak izoztea –datorren urtean hasiko da– eta zenbait inbertsio publikoren etena dagoeneko martxan jarri dituzte. Hala ere, hori guztia ez da nahikoa finantza “otsoentzat” eta doikuntza neurri gehiago eskatzen ari dira zorren ordaina, interes eta guzti, jaso ahal izateko. Horregatik, beti bezala ahulenei eragingo dieten neurri gehiago hartzeko garaia da. Hemendik aurrera eta udazkenean zehar, bete-betean sartuko gara erretiroaren erreforman, eta osasungintza publikoari –koordainketa ezar liteke–, PFEZari eta langabezia sariei eragingo lieketen erreformak ere abia daitezke.
“Doikuntza” eta erreforma horiek salatzeko, Euskal Herrian mobilizazioak eta bi greba orokor burutu dira; bata, Frantziako Estatuan, joan den ekainaren 24an Iparraldeko herritarrei eragin ziena, eta bestea, ekainaren 29an, Hego Euskal Herrian, batetik gehiengo sindikal abertzaleak eta, bestetik, CCOOk deitua. Datorren irailaren 29an beste greba orokor bat deitu dute CCOO eta UGT sindikatuek Espainiako Estatuan.

Erretiroa 67 urterekin eta kotizazio handiagoa

Onartzeke dagoen erreforma nagusietakoa eta larrienetakoa, dagoeneko Toledoko Ituna delakoan –Gobernuak, alderdi politikoek, patronalak eta sindikatuek osatua– negoziatzen ari direna da: erretiroaren auzia. Orain arte, erretiroa hartzeko adina 65 urtekoa izan da ofizialki, nahiz eta Espainiako Estatuko benetako batez bestekoa 62 urtetan dagoen, erretiro aurreratuen prozesu asko izan baitira 52 urtetatik aurrera, bereziki enpresa publikoetan eta bankan. Erretiroa hartu eta gutxieneko pentsioa jaso ahal izateko, gutxienez 15 urtetan kotizatu izana eskatzen zen. Orain, Toledon eztabaidatzen ari diren erreformaren arabera, langileek 67 urte beteta erretiratzea, hau da, beste bi urtetan lanean jarrai dezaten, nahi dute. Halaber, erretiroa hartu eta gutxieneko pentsioa jaso ahal izateko lan egin beharreko urte kopurua 15etik 20ra igo nahi dute.

Langabezia sariak murriztu

2011tik aurrera defizita murrizteko aztertzen ari diren eta irailaren amaieran onartu beharreko aurrekontuetan aintzat har daitezkeen neurrien artean, langabezia sariak beheratzea dago. Espainiako Gobernuak 2010ean 30.612 milioi euro erabili zituen langabezia sariak ordaintzeko, hemendik 2012ra bitartean murriztea lortu behar duen gastuen –50.000 milioi euro– ia bi heren.
Zantzu guztien arabera, sarien zenbatekoa murriztuko dute. Gaur egun langabetuek oinarri erregulatzailearen %70 jasotzen zuten prestazioaren lehen 180 egunetan, eta %60 181. egunetik aurrera prestazioaren aldia amaitu arte. Espainiako Gobernuaren asmoa lehen sei hilabetetan zenbatekoa %70etik %60ra jaistea eta hortik aurrera langabetuak %50 jasotzea da. Sariaren muga maximo eta minimoak berdin geratuko lirateke: hileko 492 eurotik 1.076,44 eurora, beti ere langabetuak bere ardurapean seme-alabarik ez badu.
18 hilabeteko ohiko prestazioa amaituta babesik gabe geratzen diren langabetuei ematen zitzaien 430 euroko laguntza ere kentzeko asmoa zegoen. Duela hamabi hilabete ezarri zen laguntza horrek 600 milioi euro inguruko kostua izan du. Hala ere, badirudi neurri horrek zalantzak sortzen dituela Gobernuan. Horregatik, Corbacho lan ministroak, iragan ekainaren 28an, gobernua “babesik gabeko langabetuei ematen zaien 430 euroko laguntzari beste guztien gainetik eusten ahaleginduko” dela adierazi zuen. Azkenean, espainiar exekutiboak laguntza hori mantentzea erabaki du.

Osasungintza eta PFEZ

Defizit publikoak eta, batez ere, “finantza merkatuen” mehatxuek Gobernua estutzen dute eta, horregatik, gobernua guraizeak non sartu bilatzen ari da. Hortaz, osasungintza publikoa “doitzeko” aukera aipatzen eta aztertzen hasi da. Dagoeneko mahai gainean jarri dute sendagaiak koordaintzeko aukera, baita zerbitzua ordaintzen hasteko aukera ere, gutxi izan arren –familiako medikuari egindako bisitako euro bat ordaintzea aipatu izan da–.
Halaber, ziurtzat jotzen da PFEZ ere doituko dutela. Zentzu horretan, Ogasuneko Estatu idazkari Carlos Ocañak zera esan zuen pasa den ekainaren 28an: “Espainiako gobernua PFEZaren doikuntza txiki, apal eta oso mugatua aztertzen ari da” datorren urterako… Beraz, aztertzen ari baldin badira, doikuntza hori ere gauzatuko da.
Mobilizazioak Ipar Euskal Herrian
Frantziako Estatuan krisialdi sozial ekonomiko eta finantzarioa ez da Espainiako Estatuan bezain larria. Dena den, defizit publikoaren murrizketak doikuntzak eragin ditu, Europako gainerako herrialdeetan bezalaxe. Aurten sektoreko lau greba orokor eta mobilizazio asko jasan behar izan baditu ere, Frantziako Gobernuak erretiroa eta pentsioak erreformatzeko asmoarekin aurrera egitea erabaki du. Halaber, beste neurri fiskal batzuk ezartzea aurreikusten du, Frantziako Gobernuaren erreformak Espainiako Gobernuarenak baino apalagoak izan arren. Erretiroei dagokienez, Frantziako Estatuan orain arte erretiroa hartzeko adina 60 urtetan zegoen. Erreformaren bidez, erretiroa hartzea bi urtez luzatu nahi dute, 62 urtera arte. Horrez gain, pentsioa jasotzeko urte gehiago kotizatzea eskatu nahi dute.
Frantziako Gobernuaren erabakiek berehala jaso dute sindikatuen erantzuna: milioika langile eta pentsiodun mobilizatu dituzte. Frantziako Gobernuaren administraziopean dagoen Ipar Euskal Herria ere eraso neoliberalari erantzuten ari da. Azken mobilizazioa ekainaren 24an burutu zen eta 10.000 pertsonako manifestazio arrakastatsua egin zen Baionan. Hil honetan eta hurrengoetan mobilizazio gehiago izango dira Iparraldean ere. Frantziako Estatu osoan greba orokor gehiago deitzea ez dute baztertu eta, orain artekoek bezala, ziur Iparraldean jarraipen handia izango dutela.

Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Eguneraketa berriak daude