“Madrilen Paco Martínez Soria bezala sentitzen naiz”

  • Txiste onak grazia guztia galtzen du esplikatuz gero, baina txiste kontalariak?
Gurutze Beitia
Gurutze BeitiaIñigo Azkona

Sortzez denak gara euskaldunak?


Bilbainoa ezin daiteke edonor izan, baina gastronomikoki denak sortzen gara euskaldun. Konturatu zara maitasunetik hiletetara dena egiten dugula mahai bueltan?

Txisteak kontatzen egin zinela ezagun ohartu naiz ni. Ez da oso glamurosoa aktore batentzat...


Ez dago hau ulertuko duenik! Orain “hara, Vaya Semanita!-koa!” edo “oso ahots polita daukazu, animo Almudena!” bezalakoak esaten dizkidate. Ez zaizu glamurosoa iruditzen besteen loreak jasotzea?


Telebistan sasia baizik ez dagoela iruditzen zait niri...


Bagara bi! Ez dut ulertzen egungo telebistak nola dibertitu dezakeen jendea. Mass-medien munduak Erroma klasikora bueltan ekarri gaitu. Ogia eta zirkoa ematen dizkigute eta gu pozik.

Eta zer da Aspaldiko zuretzat, ogia ala zirkoa?


Pertsonaiarik gabe agertzen naizen toki bakarrenetakoa. Ez esan zu ere gobernu zahar eta berriarekin programan agertu naizelako gauza arraroak pentsatzen hasi zarenik! Saiatzen naiz gaiak umorez lantzen, baina zaina puzten didatenean...

Madrilen lan egiteak zaina ala egoa puzten dizu?


Sekulako kultur eskaintza daukate, baina ez dago itsasorik, sudurra odoletan hasten zait... Madrilen Paco Martínez Soria bezala sentitzen naiz!


Zure buruari barre egiten diozun bitartean...


Zergatik ez diot egingo nire buruari barre kiloak soberan baditut? Albistegiek zainak mozteko gogoa ematen didate eta umorerik ez banu medikatu beharko nuke. Horregatik, egunero behar dut nire umore dosia.


Umoreaz galdetu eta kiloak erantzun... Ez zara zu ere itxuraren matrakarekin hasiko, ezta?


Irudiarekin eta adinarekin obsesionatuta gaude eta ematen du kiloak eta zimurrak bekatuak direla. Ez dut ulertzen aktore batek aurpegian botox-a injektatzea. Zer transmititu behar du aurpegirik mugitu ezin duen aktoreak?


Azaleko profesionaltasuna, agian?


Asko kosta zaigu jendeari begirako ofizioa sinesgarri bihurtzea. Egun, jendeak lanbide seriotzat dauka gurea, baina tamalez, beste gauza bat da aktoreak jende seriotzat izatea.

Badakizu, zinea, antzerkia, publizitatea, telebista, irratia, txiste kontaketa, eta monologoak eginez gero...


Nik antzerkiko piztiatzat daukat nire burua, baina bizi nahi baduzu... Lanbide hau horrelakoa da eta horrelaxe maitatu behar duzu. Ez naiz Bardem, ez naiz Verdú, Beitia naiz, baina nik ere interpretatzen hil nahi nuke. Zuk ikusi, hori bedeinkapena ala kondena den.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude