Musikak frustrazio handiak ematen ditu, baina intentsitate handiz bizitzen dugu


2010ko abuztuaren 1ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Rockak eta zirkoak gero eta antzekotasun handiagoa dute? Zertan?


Bai. Euskal Herrian rock talde bat aurrera ateratzea zirkoaren antzekoa da. Berez 1970eko hamarkadan bazirudien musikariak izarrak zirela, baina hastapenetara itzuli gara berriro: herriz herri ibiltzen ziren musikarietara, hain zuzen ere, aurrerantz ihesean. Gu ere horrela gabiltza.

Jean Phocasekin errepikatu duzue. Zer da berarengandik gehien gustatzen zaizuena?


Honako hau ere grabazio frenetiko samarra izan da, lau egunetan guztia egin dugulako. Lehenengo aldiz Elkarrera joaterakoan zalantzak izan genituen, baina oso gustura gelditu ginen eta errepikatu dugu. Phocasek esperientzia handia dauka, asko mimatzen ditu kantak eta, gainera, arriskatu egiten du. Profesionala da eta gainera oso tipo jatorra.


Punk-rocka guztia alboratu gabe, gero eta gehiago lantzen duzue hard-rocka. Asmo betea zen?


Bai, aurretik pentsatua genuen. Txarlik ahots erregistro asko ditu eta pena ematen zigun berriro punk-rock kantuak egitea; pauso bat harago eman nahi genuen. Hala ere, biak batzea gustatzen zaigu: punk-rockaren bat-batekotasuna eta hard-rockak daukan ukitu bluesero, zikin eta probokatzailea. Bide horretan gabiltza.

Taldekide gehienek urte asko daramazue musika taldeekin gora eta behera. Zer ematen dizue rockak?


Poztasunak ematen ditu, baina baita frustrazioak ere. Lan handia dauka, ez duzu inoiz dirurik ikusten, baina intentsitate handiz bizi duzun zaletasuna da: kontzertuak ematea, aurreko uneak, ostekoak… oso bereziak dira. Dagoeneko odolean daramagu eta ez dakigu beste ezer egiten.

Heavytik zatoz eta hainbeste urte metala egiten ibili ostean, eroso zaude hard-rockean?


Oso heavy-thrash zalea izan naiz beti, baina gehiago disfrutatzen dut hard-rockarekin. Metala teknikoagoa da eta hard-rockak feeling handiagoa dauka.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!