Ez dugu sonoritate berezirik bilatu katxarro ‘vintage’-kin, gurea naturala da


2010ko uztailaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Under the underground. Infernua baino azpiago zaudete? Undergroundean ere ez dago guztientzat lekurik?


Bai, hala da. Undergroundean ere bere estratifikazioa badago eta gure lekua elikadura katearen oinarrian dagoela konturatu ginen kontzertu oso intimo batzuetan eta komunikabideek egiten diguten arreta kontuan hartuta.

Teklatu eta hammondak gero eta protagonismo handiagoa dute zuen kantetan. Abestietako hutsuneak estaltzen dituzte?


Bai. Gitarra bakarra izanda, teklatuek asko laguntzen dute eta baita pantailak egiteko, koroen antzeko efektua lortzeko. Orain gutxi Aterkings-eko Alberto gehitu zaigu taldera gitarra jotzen eta hori igarriko da.


Oraingoan autoekoizpenaren alde egin duzue.


Gu bezalako talde minoritarioei diskoetxeek tratu eskasa eskaintzen digute eta konturatu gara diskoa ateratzeko eta kopia batzuk saltzeko ez dugula beraien beharrik.

Disko honetan aspaldiko taldeen sonoritatea eta nostalgia antzematen da. Nahita egin duzue?


Ez dakit. Beharbada izango da aspaldiko taldeak nahiago ditugulako eta gure jotzeko erak gure gustuak definitzen dituelako. Hala ere, ez dugu inoiz sonoritate berezirik bilatu katxarro vintagekin edo gauza arraroekin. Alde horretatik gure soinua oso naturala da.

Gero eta urrunago dago taldearen izena jartzeko inspiratu zintuzten Lemmy…


Bai, betidanik egon gara berarengandik urrun. Izena anekdotikoa da, baina oraindik etortzen zaigu kontzertuetara jendea Motörheaden kamisetak jantzita eta beraien omenezko talde bat garen esperantzaz, kar, kar, kar.


Bonba nuklearra botako balute, power-popa eta 60ko hamarkadako garagea salbatuko zenituzkete?


60ko hamarkadako asko; eta glam, punk, new wave, hard-rock, grunge eta australiar rockean salbatzeko modukoak daude. Baina biziki maite dugu power-popa: Rasperries, Cheap Trick, Romantics, The Knack, Hoodo Gurus…

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!