Erakargarritasun fisikoak eragina du epaimahaien epaietan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
New Yorkeko Cornell Unibertsitateko Justin Gunnell eta Stephen Ceci ikerlariek zuzendutako ikerketa baten arabera, erakargarritasun fisikoak eragin handia du epaimahaien epaietan. Oro har, erakargarritasun fisiko txikiko pertsonek zigor gogorragoak izaten dituzte: batez beste, 22 hilabete gehiago igarotzen dute espetxean.

Azterketa egin ahal izateko, inkesta  egin zieten psikologia ikasten ari ziren 169 ikasleri. Inkesta horretan akusatuaren argazkia eta historiala banatu ziren. Ikasle gehienen portaera oso arrazionala izan zela azpimarratu dute ikerlariek, eta gehienak bat zetozela pertsona bat errudun edo errugabea izendatzeko garaian ere bai, baina zigorra emateko garaian pertsona itsusiek zigor gogorragoa jaso zuten kasurik gehienetan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!