New Yorkeko Cornell Unibertsitateko Justin Gunnell eta Stephen Ceci ikerlariek zuzendutako ikerketa baten arabera, erakargarritasun fisikoak eragin handia du epaimahaien epaietan. Oro har, erakargarritasun fisiko txikiko pertsonek zigor gogorragoak izaten dituzte: batez beste, 22 hilabete gehiago igarotzen dute espetxean.
Azterketa egin ahal izateko, inkesta egin zieten psikologia ikasten ari ziren 169 ikasleri. Inkesta horretan akusatuaren argazkia eta historiala banatu ziren. Ikasle gehienen portaera oso arrazionala izan zela azpimarratu dute ikerlariek, eta gehienak bat zetozela pertsona bat errudun edo errugabea izendatzeko garaian ere bai, baina zigorra emateko garaian pertsona itsusiek zigor gogorragoa jaso zuten kasurik gehienetan.