Islandiako sumendia eta Frantziako iraultza

Islandiako Laki sumendiak
Islandiako Laki sumendiak (argazkian) 1783ko ekainean egin zuen eztanda. Ondorioak apiril honetan lehertu den Eyjafjalla ezagunarenak baino askoz larriagoak izan ziren.www.webshots.com
Islandia, 1783ko ekainaren 8a. Goiz hartan uhartearen hegoaldeko Laki sumendiak eztanda egin zuen. Hurrengo egunetan, guztira, bost erupzio izan ziren eta 1784ko otsailera bitarte beste bost erupzio txikiago ere jasan zituen. Ondorioz, zortzi arrakala zabaldu eta laba isurtzen hasi ziren. Laba jarioa ez zen beste hainbeste hilabete pasa arte eten.

Islandian uztak alferrik galdu ziren erabat, abelburuen %75 hil zen eta goseak uhartea hartu zuen. Hurrengo hilabeteetan 10.000 pertsona hil ziren, garai hartan Islandiak zituen biztanleen %25, gutxi gorabehera.

Sumendiak hamalau kilometro kubo laba bota zituen, baina isurkin solidoek ez zuten gasek adinako kalterik eragin, eta ez soilik Atlantikoko uharte bolkanikoan.

Lakik 100 milioi tona sufre dioxido jaurti zituen atmosferara. Laino trinko gorrixka egun gutxitan iritsi zen Londresera zein Parisera, eta uztailean ipar hemisferio osoan zabalduta zegoen. Uda hartan, Erresuma Batuan itsasontziek portuetan geratu behar izan zuten eta zenbait lekukok idatzi zuten eguzkiak “odolaren kolorea” zuela. Hodei bolkanikoak pozoituta 23.000 britainiar inguru hil omen ziren uda bero hartan. Ondoren negu luze eta ikaragarri hotza etorri zen, eta hotzak beste 8.000 britainiar eraman zituen.

Eguzki izpiek ezin zuten lurrazalera lehengo indarraz iritsi eta hurrengo hiru urteetan, tenperatura batez beste bi gradu jaitsi zen ipar hemisferioan. Mississippi ibaia osorik izoztu zen, New Orleanseraino eta, beraz, izotza Mexikoko Golkora iritsi zen. 1784an muturreko eguraldiak gosetea eraman zuen Egiptora eta sei biztanletik bat zendu zen. Japoniako inoizko goseterik larrienetakoa ere, Tenmei gosetea, orduantxe izan zen.

Garaikideek ez zuten Lakiren erupzioa ondorengo hondamendiekin lotu, baina egungo historialariek gero eta argiago dute lotura hori. Bost urte geroago Pariseko biztanleak goseak jota zeuden, azken urteetako eguraldi kaxkarrak eta uzta txarrek eraginda. Eta, besteak beste arrazoi horregatik, Frantziako Iraultza piztu zen.

Orotara, Laki sumendiaren erupzioak bi milioi hildako eragin zituela kalkulatzen da eta horrek historiako erupziorik hilgarriena bihurtzen du. Hori bai, hegazkinik ez zenez, aireporturik ez zuten itxi behar izan.

ASTEKARIA
2010ko ekainaren 20a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude