Hernaniko

Koadrilakoek harritu egin naute. Urte dezente badira bertako soziedadera joan gabea nintzena. Txukunduta dute, guk ez bezala ez dute dituen urteek salatzen, itxuran berritua dute. Ate ondoan dituzte jarrita zabor ontziak, kolore ezberdinez bereiziak, begietarako berrikuntza nabarmena. Jan osteko lanetan lehen ez bezalako tertuliak sortzen dira, zabor-gaiek nolako ontzitan behar duten oraindik denek ez baitakite. Gehienak lotzen dira zeregin berrian, inoiz mahaitik mugitzen ez zirenak barne. Adituak ere sortu ditu sistemak, mahai orotik galdezkatuak izaten direnak. Gustuz erantzuten dute, horrek beharrezkoagoak direla sentiarazten ditu. Eta funtzionatzen du asuntoak. Auzotik, Astigarragatik etorri zaie ziria, erasoa izan nahi lukeena, bertako alkateak salatu baitu zenbait hernaniarrek zaborra Astigarragan uzten dutela. Adar-jotzea irudi luke, erraustegiaren erasoa dozena bat kilometrora ez balego, eta ordezkatzen duen alderdi politikoak atez atekoaren aurka obsesiboki egingo ez balu. Hobe luke jaun honek bere alderdi barruan begiratuko balu, agian hernaniar kideetan aurkitu baitezake erantzuna, gaurko egunean etxe gehienetan baitago kotxeren bat zabor garraioa ezkutuan egiteko egokieran.

ASTEKARIA
2010ko ekainaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude