"Zuk mailegu bat eskatu nahi didazu, ezta?"

Leire Bilbao
Leire BilbaoDani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Hipotekak eta kredituek uzten diotenean, literatura egiten du.

Herri bitxia gurea: poema liburu bat kaleratu eta bizi guztirako poeta.


Eskertzen dizut titulua, herrian oraindik bertsolari deitzen didate.

Bertsolari? Tira, glamour handiagoa duela ezin uka...


Bertsolariengatik esan nahiko duzu. Poetek ez dute BEC betetzen.

Gustura irakurri nuen Ezkatak, memoriak huts egiten ez badit.


Ari naiz lanean, baina badakizu... Xarma handiagoa dauka zain egonarazten duenak.

Zain noiz arte? Eskuzabala da gure herria, baina hainbeste…


Nik uste nuen “eta noiz nobela?” zela idazle guztiei egiten zitzaien galdera. Ez “eta noiz poesia?”.

Baina kasu honetan poetika berria ekarri zuen bildumak…


Zerbait irakurri nuen, bai…

Eta Euskadi Sarietako jendea despistatuta!


Ze sari? Ez al da lehiaketa bihurtu orain?

Aizu, gogoan dut poema bildumari egin nion kritika kritikatu zenidala…


Kritikariak ez du kritika maite?

Ba al da kritika maite duen inor?!


Kritika maitasuna bezain beharrezkoa da.

Haur literaturak inspiratzen zaitu azkenaldian, ia espezializatzeraino.


Umeek errazago barkatzen dutelako, agian.

Oraindik ez didazu barkatu? Egun txarra nuen kritika idatzi nuenean…


Egun hobea izan bazenu, kritika oraindik hobea egingo zenidala esan nahi duzu?

Uste dut baietz. Hala ere, poeta izendapena galduko duzun, horrek kezkatzen nau…


Ez pentsa asko laguntzen duenik, lanerako eta ligatzeko ez behintzat.

Horregatik poeta izatetik haurrentzako idazle izatera. Aurrerapausoa?


Haur erako pausoa.


Poz ez dakit, baina sos gehiago emango du...


Literaturako irabaziek ez dute hipoteka bat ordaintzeko ematen.

Editoreari, akaso?


Bitartekariei, akaso.

Diru aldetik lasaien bizi den idazlea izango zara, banku batean lanean.


Diru asko pasatzen da nire eskuetatik, baina literaturak tentatzen nau.

Literatura eta boterea elkartzen dira zugan; konbinazio interesgarria.


Zuk mailegu bat eskatu nahi didazu, ezta? Letretakoa zarenez, erraz negoziatuko dugu.

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude