Argitik hurbil, baina itzalekin jolastuz

  • Piztiak ::Gabeko kalapitxiak.

    autoekoizpena

    iraupena ::59´44´´

    prezioa ::10€


2010ko ekainaren 06an
Piztiak Ondarroako talde beteranoa da, baina antza denbora luzez itsasoari begira egoten dena. Isilune baten ostean, beraien herriko pasarte eta bizipenak batzen dituen disko pertsonala kaleratu dute, iraganeko rock gitarrerotik apur bat aldentzen dena. Poperoagoa da, pausatuagoa ere bai askotan, baina gitarrak zelatan daude eta batzutan lagun dituzten Ama Say eta 1990eko hamarkadako izpiritua gogora ekartzen dituzte. Baita Violent Femmes eta Velvet Underground bera ere. Hala ere, barrenak askatasunez hustu dituzte gugandik urrundu eta argirantz axolagabeki hurbilduz. Kanta luzeak dira gehienak, garapena eta esperimentazioa gustukoak dituztenak; eta ondarrutarrez gozatutako istorioak oso hurbilekoak dira. Ez galdu aukera zure herrira eramateko, itsas-korronteak direla-eta, kontzertuak emateko puntuan daude-eta.

www.myspace.com/piztiak
Txomin Uribe
Disko honetan ez genuen irizpiderik jarri; bakoitzak nahi zuena egin zuen

Orain dela gutxi musikari bizkaitar batek aitortu zidan oso zaila egiten zitzaiola euskalkian idatzi eta abestea. Zuentzat hala da naturalena edo behartu egiten duzue zuen burua?


Berezko kontua da. Batzuetan euskara batuan idazten ditugu, baina disko honetan batez ere ondarrutarra asko agertzen da, abestiak Ondarroako gauzez, irudiez eta istorioez direlako; hala atera dira.


Disko honek askatasun sentsazio handia eragin dit. Hala izan da? “Ereizten” zaizuena egin duzue?


Esan diguten gauza politenetako bat da, eta baita disko honen gakoa ere. Berau prestatzen hastean ez genuen inolako irizpiderik jarri; bakoitzak nahi zuena egin zuen beldur guztiak alde batera utzita. Eta zerbait bada, hori da gaueko kalapitxien askatasuna, nahiz eta jakin bonbillan erreko direla.

Pettik oso parte ederrak kantatu ditu. Argi zenuten bera izan behar zela?


Hasieratik. Gure ahotsen aurrean beste ahots grabe eta rockero bat sartu beharra zegoela konturatu ginen eta zein hobeto Petti mundu mundialeko abeslari onena baino.

Zer puntutan dago orain Piztiak?


Oso gustura gaude egindako lanarekin; seguruenik orain arte egin dugun disko onena da. Orain Josu Aranbarri baxu jotzaileak egindako pintura, argazki eta bideo erakusketarekin gabiltza. Aurrerago, Lo abestiaren bideoa eta Gabeko kalapitxiaken film laburra egin behar du Josu Eizagirrek.

Zerk kentzen dizue Loa?


Gehienbat ez dagoela musika taldeen jarraitzaile ezta entzule askorik; interesa galdu dela kontzertuetara joateko, diskoak erosteko… Kultura hori galtzen ari da eta guretzat guztia izan da, bizitzeko modu bat.

Natura ia etengabe agertzen da zuen hitzetan, izenburuan... Ez al genituen ba rocka eta rockeroak urbanitekin lotzen?
Gu ondarrutarrak izanik beste era batera ezagutu dugu rocka. Ondarroako gau zoro batera etorri baino ez duzu…

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude