Visca Catalunya

Visca el Barçarekin batera oihukatu zuten Nou Campen behin eta berriz futbola jokoa, jolasa eta zenbaitengan artea ere badela erakutsi ondoren jokalariek. Telebistaz ikusi nituen, bertan madrilzale zenbait inguruan nituela. Yaya Tourék Messik egindako golean eraikitako jokaldiaren ederraz gozatzen ari ginela heldu zen partidaren bukaera eta bertakoen pozaren lehertzea. Hamar bat minutuko tartean joan ziren jokalarien viscak eta bere horretan utzi nituen. Autoaren irratiak salatu zidan espainiarren herra. “Ez dago eskubiderik” zioten esatariek elkar berotuz. Katalanez mintzatu omen zitzaien zaleei, Kataluniatik at katalana ulertzen ez duten barçazale andanari irain eginez. Izan ere, Barça Katalunia baino gehiago da, zioten, eta jokalariek nazionalismo estu, probintziar eta txokozalez txikiagotu egin dute beren garaipena. Jeloskor eman nintzen. Guretako batzuek holako garaipen baten ondoren euskaraz hitz egingo baligute, lehertu egingo nintzateke, hain ohituak baigauzkate bereak espainieraz gozatzen. Entzun bestela Pasaban tolosar anderearen hitzak hamalaugarrena lortu eta. Ez nau berotu bereak eta orain badakit zergatik. Ni ere txokozale izaki noski, erdara pare bat ulertu arren.

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunera iritsi denean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude