Auto-pilaketa harrigarriak

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Denoi gertatu zaigu auto-pilaketa batean geratu garela, ez aurrera eta ez atzera, trafiko askorik edo istripurik izan gabe, eta bat-batean pilaketa desagertu dela, zer gertatu den inork ez dakiela.

Bristol-eko Unibertsitateko ikerlariek gai hori hartu dute ikerketa-lerro gisa. Aipatu dutenez, auto asko dabilenean nahikoa da, butxadura erraldoia sortzeko, gidari batek errei batetik bestera aldatzeko egindako maniobra. Esaterako, errei batean doan kamioia beste erreira pasatzen bada, errei horretatik datorren automobilak abiadura gutxitzen du, eta haren atzetik datorrenak are gehiago gutxitu behar du, eta... Ondorioz, kilometro batzuk atzetik datorrenak erabat gelditu behar izaten du.

Errepidean egindako ekintza txiki bat handituz doan elur-bolaren gisa barreiatzen da, hainbat kilometrotan. Pilaketa mota horietan, errekorra 80 kilometrokoa omen da.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!