Izenaren habe

Joseba Barandiaran
Joseba Barandiaran
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Izen-abizenak eta izana bat etortzea ez da hain arrunta. Euskaldunon Egunkariaz harago, hori darabilt buruan, azken egunetan Amado Francoren berri izan nuenetik.

Deustun ikasitako gizona, Espainiako Ibercaja aurrezki kutxaren egungo presidentea da. 1945ean jaio zen Zaragozan, eta haren gurasoek pozez hartu zuten haur jaio berria mutila izatea; neska jaio balitz ere, Amada izena jarriko zioketen: “Amad a” esateko, noski.

Gizona ezagutu gabe ere, egingo nuke izen-abizenak izanarekin bat etor daitezen lortu duela; zaila ere ez zioten jarri.

Baina Bizkaian bada beste adibide bat, korrikalarien artean aski ezaguna: Fortunato Vencedor du grazia eta espiritu olinpikoaren garaile jo daiteke gizona. 80 urte pasa dituela, uda zein negu, asteburuz asteburu dabil Bilbo eta inguruetako –mundu osoko, beraz– lasterketetan. Omenaldiak ere egiten dizkiote, noski.

Bada izana izen-abizenen habe izateaz gain, eskertzen diot bere ilobarik Amadorenekin ez ezkontzea; zer izan ere.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.