Zuzeu.com albistariak kazetaritzaren etorkizunari buruzko mahai-ingurua grabatu zuen bere lehen urtebetetzea ospatzeko. Xabier Letonak (Argia), Martxelo Otamendik (Berria), Nerea Azurmendik (Vocento) eta Gorka Juliok parte hartu zuten, Pili Kaltzada kazetariaren gidaritzapean. Modu berezian grabatu zuten, erabiltzailea errealizadore bihurtzen duen 360 graduko formatuarekin. Mahai-inguruaren bideoak Zuzeu.com-en daude ikusgai.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!