argia.eus
INPRIMATU
Zuzeu.com-ek urtebete
Jon Torner Zabala @jtorner 2010ko apirilaren 22a
Zuzeu.com albistariak kazetaritzaren etorkizunari buruzko  mahai-ingurua grabatu zuen bere lehen urtebetetzea ospatzeko. Xabier Letonak (Argia), Martxelo Otamendik (Berria), Nerea Azurmendik (Vocento) eta Gorka Juliok parte hartu zuten, Pili Kaltzada kazetariaren gidaritzapean. Modu berezian grabatu zuten, erabiltzailea errealizadore bihurtzen duen 360 graduko formatuarekin. Mahai-inguruaren bideoak Zuzeu.com-en daude ikusgai.