Mikel Antzak eta Zubietak elkar topatu zutenekoa

  • Bazebilen zurrumurrua, bageneukan jakin-mina eta badator notizia: apirilaren 22an aurkeztuko du Susak Mikel Antzaren liburu berria, Ospitalekoak nobela. Hiru urtez aritu da donostiarra aurreneko eleberria idazten.
Ospitalekoak
OspitalekoakSusa
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gaian ni baino jantziago dagoen batek esan beharko du liburu hau kokatzen denentz autofikzioaren esparruan. Gauza bat argi dago: baduela zer edo zer autobiografikotik. Mikel Antza preso dago, Fresnesko espetxean izkiriatu du Ospitalekoak. Mikel izeneko euskal preso politikoa da nobelako protagonista eta narratzailea ere. Kartzelako ospitalera eraman dute, puskatutako atzamarra birgaitzeko. Baina ospitalean dena okertuko da, eta gurpildun aulkian bukatuko du; ezinduta idazteaz aparteko zeregin guztietarako. Hori nola gertatu den jakin bitartean, beste istorio batzuk harilkatzen joango dira: arrebaren mutil-laguna hiltzeagatik kartzelan sartu duten Dimitrirena; 1936ko Gerran gudari ibilitako Xabierrena; eta, batez ere, Mikelen beraren iragana. Narratzailearen pentsamenduek ematen diete lotura istorio guztiei.

Teknikoki ondo soluzionatutako lana da, egitura zirkularrekoa, zabaltzen dituen hariak behar den momentuan josten dakiena; eta, topos nagusia ospitale bat izanda kontrakoa pentsa bazitekeen ere, erritmo azkarrekoa. Horrek harritzen du gehien lehen irakurrian: nobela non kokatuta zegoen jakinda adagio bat espero bazitekeen ere, bizia dela Ospitalekoaken tempoa.

Bigarren irakurketa baterako berriz, ariketa posible bat: nobela hau irakurtzen duenak Raul Zeliken Lagun armatua (Txalaparta, 2009) ere leitu badu, nobelak konparazio interesgarri baterako aukera ematen du. Zergatik? Zeliken eleberriko pertsonaietako bat, Zubieta izeneko etakidea, Mikel Antzaren trasuntua delako. Beraz, tarte laburrean, pertsonaia bihurtuta irakurri dugu idazlea, eta idazleak bere buruarekin zerikusia duen pertsonaia idatzi du. Biak alderatzea tentazio handia da.

Egia: Lagun armatuako Zubieta aske dago, sasian; eta Ospitalekoakeko Mikel, kartzelan. Egoerak baldintzatzen du pertsonaien izaera. Baina hala ere, biek badute puntu amankomun bat: literaturarekiko jarrera. Nobela bietan azaltzen da idaztearen eta borrokaren artean hautatu beharra. “Ez al duk antzerki lan gehiago idazten?” galdetzen dio Zeliken nobelako protagonistak Zubietari; eta aurrerago, talentua alferrik galtzen ari dela esaten dio. “Seguru ez zela hainbesteko talentua” erantzuten du Zubietak. Ez da gaiaz gehiago hitz egiten. Ez da horretarako momentua. Ospitalekoaken dator arrapostu zabalagoa. “Halako batean jabetu nintzen idatzizko munduak gugan sortzen dituen hunkiduren katea ez dela benetako bizitzakoen oihartzun apal bat baino”. Hau da, “idazteko, bizi behar da” eta “bizitzeko, idatzi behar da” formulazioen artean, lehenengoaren aldeko hautua egiten du narratzaileak. Ipar bera seinalatzen du nobelaren hasierako zita batek: “Oraindik ez zarenean zutitu bizitzeko, alferrikakoa da esertzea idazteko” (Henry David Thoreau).

Gainontzean, antz handirik ez: Zeliken ekintzaile hotza, pertsonaia barnerakoi eta bukaerarako gozo bihurtuta aurkitzen dugu Ospitalekoaken.

Urte askoren buruan donostiarrak erakutsi du badakiela oraindik nola kontatu. Zer kontatua ez zaio falta. Hurrengoaren zain gaude.

Azkenak
2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Sánchezen NATOko tratuak hautsak harrotu ditu zenbait estatu kideren artean

Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Eguneraketa berriak daude