Jordi Savall musikari katalana buru duen talde batek kataroek bost mendetan sortutako musika berreskuratzeko ahalegina egin dute. Emaitza, Le Royaume Oublié (Erresuma ahaztua) izenburuko bilduma, berriki kaleratu dute Aliavox etxearen eskutik. Orain artean kataroen musika arrasto gutxi batzuk baino ez ziren gordetzen, baina Savallen lantaldeak horiek bildu, osatu eta hiru CDz osatutako bilduma paratu dute.
Diskoekin batera Erdi Aroko mugimendu heretikoaren historia ere jasotzen du argitalpen honek. Testuak zazpi hizkuntzatan daude; besteak beste, okzitanieraz.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...