Saiaren erreinuko haitzetan gora

  • Kontrastez beteriko natur gunea da Valderejo: arroila ikusgarriak, kare-haitzezko mendi malkartsuak, mendien magaletan hedatzen diren baso itxiak...
Gorka Azkarate
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Lalastra, Lahoz, Ribera eta Villamardones herriak daude Valderejoko Natur Parkearen mugen barnean. Aurreneko bietan oraindik ere jendea bizi da, Riberan eta Villamardonesen inor ez. Lalastran Natur Parkearen Interpretazio Gunea kokatu zuten orain gutxi, eta bizitzaren hauspoa Lahozen baino nabarmenagoa da han, turismoaren bultzadaren eraginez nagusiki.

Klimari dagokionez, bada Valderejon nabarmentzeko moduko berezitasun garrantzitsua, ingurua berezi bilakatzen duena: eremu honetan klima kontinentalak eta atlantikoak talka egiten dute, eta mikroklima berezia sortzen da bertan, urte osoan zehar prezipitazioak noiznahi izaten direlarik eta oszilazio termikoak ere bai. Fenomeno hori mesedegarria da berdetasuna eta kolore biziak uneoro puri-purian mantentzeko.

Landaredia aldetik oso eremu aberatsa da Valderejo, eta baita fauna aldetik ere. Aipagarriak dira  sai arreak inguruotan dauzkan koloniak. Horiek babeste aldera, parkeko zenbait zatitan ibiltzea debekaturik dago urteko sasoi jakinetan. Horren guztiaren informazioa, Lalastrako interpretazio gunean jasoko du bisitariak.

Valderejoko haranean orotariko txangoak egitea da posible, txangozalearen nahiaren eta ahalmenaren arabera. Ondorengo lerroetan, aukera horietako bi aurkeztuko ditugu. Lehena paisaia aberatseko ibilbide zirkularra da, Vallegrulleko tontorretik igarotzen dena. Bigarrenak Karria haitzera eramango gaitu, Euskal Herriko mendirik basenetakoa den horretara. Norberak aukera dezala, bat edo beste. Biak ere gomendagarriak oso, eta aho zapore gozoa utziko digutenak.

Vallegrull eta Puron ibaiaren arroila

Lalastratik abiatu (913 m), Vallegrull gailurrera igo, eta Puron ibaiaren arroila zeharkatuz berriz ere, Lalastrara itzultzen den ibilbide zirkularra Valderejo ezagutzeko egin daitekeen ibilbiderik aproposena da. Lalastratik gaur egun biztanlerik ez duen Villamardones herrixkara bidean, errota bat utziko dugu ezkerrean, eta bizkor ailegatuko gara Villamardonesera. Igoera labur baten ostean, lepoxka batera helduko gara, zeinetan ur putzu bat dagoen. Gailurreria jarraitu besterik ez dugu egin behar izango, Vallegrull tontorrera iritsi arte (1.226 m).

Bada beste igoera bide interesgarri bat, abiapuntu bera duena. Villamardones herrixkarako bideari segi beharrean, ordea, Lahoz aldera joko dugu kasu honetan, segidan San Lorentzo ermitara (1.111 m) doan bideari jarraitzeko (San Lorentzoko ermitara Villamardonesetik ailegatzea ere posible da). San Lorentzoko ermitatik Valderejoko haranaren ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu. Vallegrulleko tontorretik, bestalde, parez pare izango dugu Karria haitza, mendigune benetan erakargarria.

Vallegrulleko tontorra atzean utzi eta gailurreriari segituko diogu hego-ekialderantz, ikuspegi ederraz gozatuz betiere. Ez da zaila, Valderejo natur parke zergatik izendatu zuten igartzea (1992an jaso zuen izendapena). Paisaia ikusgarriari bertako fauna eta landaredia berezia gehitu behar zaizkio; izan ere, bertan dago Euskal Herriko sai arre kolonia garrantzitsuenetakoa, eta otsoaren presentzia ere, onerako eta txarrerako, nabarmena da inguruotan.

Poliki-poliki altuera galdu, eta parean dugun Santa Ana gailur nabarmenaren eta zeharkatzen ari garen Vallegrulleko gandorraren artean dagoen atakara iritsiko gara, Herraneko haitzartera. Bazter honetan, Puron ibaiaren sigi-sagek, hainbat ur-jauzi txikiz jantziak, irudi ikusgarrienak eskainiko dizkigute. Igarobide honek nolabaiteko garrantzia izan bide zuen erromatarren garaian, antzinako aztarnarik bada-eta inguru horietan. Errekaren ibilguari segika, erraz iritsiko gara Ribera izeneko herrixka despopulatura. Gure arreta piztuko du harkaitz baten gainean juxtu kokatzen den San Esteban elizak.

Riberatik Lalastrarako bidea osatzea baino ez zaigu faltako txango honi amaiera emateko. Horma harritsu batek gidatuko gaitu lehen zatian, eta ondoren, errekaren ibilgua jarraitu besterik ez dugu egin behar izango. Villamardonesera iritsiko gara lehenik, eta Lalastrara segidan. Ibilbide honek ez du inolako aldaketarik jasan eremua natur parke izendatu zenetik, eta paisaia aldetik oso aberatsa da.

Karria haitza: orotariko aukerak

Karria edo Gobea haitza, haranari berari ere izena eman dion mendia, Euskal Herriko gailurrik basenetakoa da, hainbat ertz zorrotzez ebakia eta igoera errazegirik gabekoa. Beren burua txangozale soiltzat duten horiek izerdi pixka bat isuri beharko dute, Araba Burgosetik bereizten duen mugan bertan kokaturik dagoen mendigune latz honetako punturik garaienera helduko badira (1.130 m).

Gaztelako lurretan kokaturik dagoen Arroyo de San Zadornil herrixkatik abiatzen da Karria haitzera igotzen den bide arrunta, mendizaleek gehienetan erabiltzen dutena eta oztopo gutxien jartzen dituena. Igoerako zatirik bertikalena gainditzeko, burdinazko hainbat ziri eta kate bat daude paretari itsatsirik, gisa honetako eremuetan trebetasun handiegirik ez duten mendizaleak erosoago molda daitezen. Badira, bestalde, mendia era honetako hornigaiz janztearen aurka dauden mendizaleak ere, mendiak berak jartzen dituen baldintzak artifizialki ezabatzen dituztela-eta. Kontuak kontu, txangozale batek baino gehiagok lasai hartu ahal izango du arnasa, Karria haitzeko eremu bertikal horretara inguratu eta burdinazko katearen laguntzaz igotzeko aukera daukala ikustean.
Karria edo Gobea haitzaren ekialdeko gailurreria lerdena, haitzean eginiko zulo batek zeharkatzen du alderik alde. Kondairak dioenaren arabera, Korroko biztanleek egin omen zuten zulo hau, arrautzak jaurtitzearen jaurtitzeaz, Arroyo de San Zadornileko elizako ordularia ikusi nahi zutela-eta. Ez da ahaztu behar Karria haitzak berak banatzen dituela Arroyo de San Zadornil eta Korro, lehena haitzaren hegoaldean eta bigarrena iparraldean, Gaztelako lurretan lehena eta Araban bigarrena. Bada beste bitxikeriarik mendigune berezi honetan: gailurreriako ekialdeko tontorretako batek Rueda Mediodía (1.129 m) izena hartzen du. Antza denez, ahurtasun bat dago juxtu kokapen horretan, zeina eguzkiak erabat argitzen duen eguerdi partean; hori litzateke toponimo bitxi horren jatorria.

Karria haitzera igotzeko ohiko bide, esan bezala, Arroyo de San Zadornil (708 m) herritik abiatzen da; Karria haitzeko puntu gorenak 1.130 metroko garaiera duela kontuan hartuz, ez da gehiegizkoa gainditu beharreko pendiza, eta ez dugu denbora gehiegi beharko tontorrera heltzeko: ordu eta erdi inguru nahikoa izango da. Tentsioz beteriko ordu eta erdia izango da, hori bai. Nabarmena da herritik abiatzen den bidexka, eskuinerantz lehenik, eta ezkerrerantz ondoren, haitzaren oinarrira zuzen-zuzenean, hainbat margo ikurri eta beste hainbeste harrespili segika. Berehala egingo dugu tximinia pikoenarekin topo, eta bitan pentsatu gabe, katea gogor heldu eta arretaz egingo dugu gorantz, harik eta Karria haitzaren ipar-mendebaldeko gailurreria zorabiagarrira heldu arte. Kontu handiz, sobera zapalduriko xenda jarraitu baino ez dugu egin beharko, Karria edo Gobea haitzaren gailurrera iristeko (1.130 m). Vallegrull, Recuenco, Mota, Cueto eta Gaubea haraneko gainerako gailur garrantzitsu guztiak begien bistan izango ditugu, eta baita ere, nola ez, Valderejoko haran ezkutua, Euskal Herriko altxor gordeetako bat.

Nolabaiteko maila teknikoa izan dezaketen era honetako txangoetan, igotzea bera baino zailagoa gerta daiteke jaistea. Hori horrela izanik, tximiniaren jaitsiera kontu handiz egitea eskatzen dugu, eta mendian eskarmentu handiegirik ez duten horiek sokaz lotu eta rappel koxkor bat eginez jaistea komeni da, zer gerta ere. Txango motza, baina nekez ezabatuko zaigun oroitzapena utziko diguna, zalantzarik gabe.

Karria tontorretik, gailurreriak mendebalderantz jarraitzen du, Arrayuelas puntaraino (1.128 m), Los Grojos lepoa igaroz (1.080 m). Gailurreria hau eskalada gustagarri bat eginaz gainditu badaiteke ere, Arrayuelas tontorra bada helmuga, bizkor heldu gaitezke bertara, harresia hegoaldetik inguratu eta Los Grojos lepora ailegatuz, non gailurreriaren zailtasun guztiak amaitzen diren. Arrayuelas gailurrera erraz iritsiko gara, isurialdez aldatu eta gurutze baten albotik igaroz. Beste eskalada bide interesgarriak ere eskaintzen ditu Karria haitzak; hala nola, hego-ekialdeko ertza –zailtasun handirik gabekoa, baina oso aereoa–, ipar-mendebaldeko ertza, ez aurrekoa bezain dotorea, baina Karria haitzeko tontor guztiak lotzeko aukera eskaintzen duena gailurreriatik jaitsi gabe, edo Pitxe eskalada bide ezaguna, Karria haitzaren hego-mendebaldeko horman dagoen eta 160 metro luze den eskalada bide ederra, erdi mailako zailtasun teknikoa duena.

Azkenak
Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


2025-08-12 | Mikel Aramendi
Zergatik halako muga-zerga AEBek Indiari?

Asteko albiste nagusietako bat izan da, zalantzarik gabe: ehuneko 50eko muga-zerga ezarri die Trump administrazioak Indiatik datozkien esportazioei. Brasilekin parekatuta, zerga estatubatuar astunenak pairatu beharko dituen ekonomia handia izango da, aldaketarik ezean,... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


Eguneraketa berriak daude