Izenak


2010ko martxoaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Mattin Irigoienek eta Xabier Artolak irabazi dituzte Kutxak antolatutako Donostia Hiria literatura sariak. Hitza eta mugimendua uztartzen dituen Jendeak jende obrarekin irabazi du Irigoienek antzerki ataleko saria. Artolaren Deception Island bi planotan banatutako ipuin dramatikoa da.

 

Ze esatek! taldeak estreinako diskoa plazaratu du Baga Biga zigiluarekin. Trikizio, The Txortains, Skunk eta Harlax taldeetan ibilitako musikariek osatu dute taldea. Hilaren 13an Ondarroan eskainiko dute kontzertua, 19an Deuston eta 20an Añorgan. Interneten: www.myspace.com/zeesatektaldea.

 
 

Baztan, agoteei buruzko filma hasi da errodatzen Iñaki Elizalde zuzendaria. Baztanen bertan grabatuko dute, Lekaroz herrian. Unax Ugalde, Carmelo Gomez, Kandido Uranga eta Txema Blasco aktoreek hartuko dute parte pelikulan, besteak beste.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!