Eraikuntza nazionala eta soziala

Ezker abertzale barruko eztabaidaren ondorioak aurreko asteko albiste izan dira. Txoko sozioekonomiko honetan, planteamendu politikoan txertaturik dauden alderdi sozialak nabarmenduko ditugu. Horrela diote: “Aldaketa politikoari Ezker Abertzaleak aldaketa soziala gehitu nahi dio, elkarlotzea bien berme dela uste baitu. Aldaketa sozialik gabeko aldaketa politikoa hankamotz geratuko litzateke, eta aldaketa politikorik gabeko aldaketa soziala ezinezkoa da. Beraz, eredu neoliberalak ezartzen duen bidegabekeriari aurre egiteaz gain, aldaketa politikoaren norabide egokia eta herri zein langile sektoreen indar metaketa ere ahalbidetuko lituzke garatu behar dugun ezkerreko borrokak. Sindikalgintzak egin behar duen lana funtsezkoa da”.

Hain zuzen, nazio eraikuntza egin daiteke ikuspegi burgesetik edo ikuspegi sozial, progresista eta solidariotik. Ezker abertzale sozialista eta antikapitalistaren apustuak elkar lotzen ditu Euskal Herriaren eraikuntza nazionala eta soziala. Eta horretarako aldaketa politiko eta soziala behar da. Gure subiranotasun ekonomikoak, gure eredu ekonomiko eta produktiboak, gure politika fiskalak, energiak, enpleguak, gizarte segurantzak, pentsioak, etxebizitzak, etorkinen integrazioak, nazioarteko elkartasunak... subiranotasun politikoa behar dute, agintean dagoen eredu neoliberala baztertu eta alternatiba sortu nahi bada bederen. Zeren eta aldaketa politikoak aldaketa sozialik gabe ez dira nahikoa, eta ezin da egon aldaketa sozialik aldaketa politikorik gabe.

Gainean dugun erasoaldi neoliberal eta kapitalistaren aurrean, Euskal Herriaren eraikuntza nazional eta sozialerantz egiteko, dudarik gabe oso pauso garrantzitsua da indar politiko, sindikal eta sozialak batzea. Jadanik ezagutzen eta jasaten dugu Madril eta Pariseko gobernu neoliberalen menpe egon beharra.

ASTEKARIA
2010ko otsailaren 28a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude