Adierazpenak


2010ko otsailaren 28an

Joxe Rojas blogari eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko prentsa arduradunak Gaur 8 aldizkarian: "Aliertak ere argi du gaur egun adimena sarean dagoela... eta sareko azpiegitura berea ez beste inorena dela... eta horri atarramentu ekonomikoa aterako diola nola edo hala. Orain arte miseria gorrian bizi izan baita gaixoa! Horrelakoek ez gintuzkete harritu behar jadanik. Oraingoan Telefonicako nagusia izan da ahoa bero-bero aritu dena, baina onartu beharra dago Facebook, Twitter, Google eta enparauak helburu argi batekin sortu direla, eta helburu hori ez dela, hain zuzen ere, adimen kolektiboa sustatzea...".

 

Carmen Gómez Sancho el Sabio fundazioaren zuzendariak Euskonews & Median: "Kultura-zentroak hirien aldirietan egotea Europa mailan ematen ari den joera batean kokatzen da. Kultura-zentro asko ari dira irteten hirietako erdigunetik kanpo, askotan ezinezkoa delako hiri horretan gehiago eraikitzea. Nik beti ipintzen dut adibide bezala Pariseko liburutegi berria, Mitterrand. Guztiz narriatuta zegoen auzo batean eraiki zen, eta liburutegiak ingurune guzti hori piztea lortu du. Hemen gauza bera gertatzen da: industrigune batean gaude, eta inguru guzti hau piztea da helburua, Gasteizko kultura-guneetako bat bihur dadin".


ASTEKARIA
2010ko otsailaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude