Izenak


2010ko otsailaren 21an

Ander Iturriotz idazle eta soziologo ordiziarra da Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berria, elkarteak hilaren 6an Irurtzunen (Nafarroa) egindako batzar nagusian adostu ostean. Postu horretara aurkeztutako kide bakarra izan zen, eta Fito Rodriguezek utzitako kargua hartuko du. Berarekin batera Castilo Suarez, Aitor Txarterina, Juan Mari Apaolaza, Carmen Valois, Josu Martinez eta Iñaki Friera idazleak kide izango ditu Zuzendaritza Batzordean.

 

Francis Xavier Pasionen Jay filmak jaso du Zinegoak jaialdiko fikziozko lanik onenaren saria, Filipinetako gizartean emeki jazotzen ari diren aldaketak “buruargitasunez” erakusteagatik. Film dokumental onenaren saria, berriz, Yulene Olaizolaren Intimidades de Shakespeare y Victor Hugo lanak jaso du eta film laburrik onenarena, Bardi Gudmundssonen Mama Veit Hayo Hun Syngur-ek. Lesbianismo saria, bestalde, Nana Neulen Mein Freund aus Faro-ri eman diote.

 
 

Karlos Linazasoro idazle gipuzkoarrak 400 aforismo edo gogoeta labur jaso ditu Esan gabe doaz (Utriusque Vasconiae) liburuan. Hirugarren aforismo liburua du. Aurrenekoa, Isiltasunaren adabakiak (Pamiela), 2003an plazaratu zuen; bigarrena, Beti eder dena (Erein), 2006an.


ASTEKARIA
2010ko otsailaren 21a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude