Txertoa argitaletxeak bederatzi eta hamabi urte bitarteko haurrentzat zuzenduriko Nor da? sailean argitaratu du Clara Campoamorri buruzko liburu hau. Victor Vilardell Balasch-ek izkiriatua, Martin Ansok euskaratua, Campoamorren bizitza kontatzen du Anek bere ikaskideekin Madrilera egiten duen bidaiaren bitartez. Hara iristean ezagutuko du protagonistak nor izan zen Campoamor: Margarita Nelken eta Victoria Kentekin batera, Espainiako Errepublikako Parlamenturako hautatu zuten lehen emakumea izan zen. Garaiko gorabehera guztietan egon zen, atzerrira joan behar izan zuen eta Suitzan hil zen 84 urterekin. Liburua ilustrazioz jantzita dator, baita edukiei buruzko ariketaz ere.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.