Garai batean, berdantzart bertantsu, negu luzean etxeko abereak elikatzeko, uda partean ugariak ziren bazkak ondu beste aukerarik ez zen. Ondu hauekin metak edo zuhatzak egin edo mandio, ganbara, borda, eilor eta abar betetzen ziren. Gero, ondu beharrik gabe belarra berdetan belar-zulotan siloratzeko ohitura zabaldu zen. Zulo itxi hauetan belarrak irakin egiten zuen, hartzitu. Oraingo joera, zuloak bete beharrean gero hara eta hona mugitzeko errazagoak izango diren bolak egiten dira. Belar moztu berria plastiko itxi-itxian bildu eta belardian bertan utzi edo ukuilura hurbiltzen da. Gure paisaiaren historiako meta berriak. Meta beltzak, zuriak, berdeak...