Eibarko Antzerki Jardunaldiek hilabete baino gehiago iraungo dute

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Orain arteko ediziorik luzeena izango da aurtengoa. Eibarko (Gipuzkoa) 33. Antzerki Jardunaldiak hilaren 10ean hasi eta martxoaren 26ra arte luzatuko dira. Aurreko zazpi edizioetan bezala, giza estatuen erakusketak irekiko du jaialdia. Ikusgai izango diren euskarazko emanaldien artean daude, besteak beste, Galder Perezen Anbotoko Mari eta orrazi galdua, Ez Dok Hiruren Euskarazetamol, Asier Hormaza eta Ramon Agirre aktoreen Arrastoa eta Antzerkiola Imaginarioa taldearen Babiloniako loreak antzezlanak. Egitarau osoa eta informazio gehiago Eibarko udalaren webgunean dago eskuragai: www.eibar.es.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.