Orain arteko ediziorik luzeena izango da aurtengoa. Eibarko (Gipuzkoa) 33. Antzerki Jardunaldiak hilaren 10ean hasi eta martxoaren 26ra arte luzatuko dira. Aurreko zazpi edizioetan bezala, giza estatuen erakusketak irekiko du jaialdia. Ikusgai izango diren euskarazko emanaldien artean daude, besteak beste, Galder Perezen Anbotoko Mari eta orrazi galdua, Ez Dok Hiruren Euskarazetamol, Asier Hormaza eta Ramon Agirre aktoreen Arrastoa eta Antzerkiola Imaginarioa taldearen Babiloniako loreak antzezlanak. Egitarau osoa eta informazio gehiago Eibarko udalaren webgunean dago eskuragai:
www.eibar.es.