Lavoisierri, esker onez

Wikimedia.org
Paris, 1794ko maiatzaren 8a. Frantziako Iraultzako Izualdi betean, garaiko zientzialaririk bikainenetakoa exekutatu zuten .
Antoine-Laurent Lavoisier (1743-1794) kimika modernoaren aita da. Hidrogenoa eta oxigenoa identifikatu eta izendatu zituen, atal honetan jaso genuen moduan (Argia, 2201. zenbakia) flogistoaren teoria bertan behera utzi zuen, sistema metrikoaren teoria osatzen lagundu zuen, errekuntza metodo eraginkorragoak asmatu zituen...

Baina garai kaotikoa izan zen harena, zientziaren garapenerako desegokia. 1794an Frantziako Iraultzako buruek Zientziaren Akademia ixtea erabaki zuten eta Lavoisier jomugan izan zuten berehala. Kutsu aristokratikoa omen zuen kimikariak, noblezia titulurik eta ondasunik izan ez arren; bere lanek emandako ospea baino ez zuen. Lavoisierrek hainbat zientzialariren alde jardun zuen eta horietako batzuk gillotinatik salbatzea lortu zuen, esaterako Joseph Louis Lagrange matematikari, fisikari eta astronomoa.
Bere burua, aldiz, ezin izan zuen salbatu. 1794an, Izuaren erregimena indarrean zela, Jean-Paul Marat buruzagi iraultzaileak berak zuzenean akusatu zuen, beste 27 intelektualekin batera. Karguak absurduak ziren, besteak beste tabakoa adulteratzea, baina horren atzean mendeku pertsonala zegoen. Urte batzuk lehenago, Maratek asmakizun bat aurkeztu zuen, eta Lavoisierrek baztertu eta erridikulutzat jo zuen.

Heriotza zigorra jaso zuenean, kimikariak azken gutuna idatzi zuen, barkamen eske, bere ikerketa lanen garrantzia eta lan horiek amaitzeko beharra argudiatuz. Epaile iraultzailearen argudioa eskasagoa baina irmoagoa izan zen: “Errepublikak ez du zientzialaririk eta kimikaririk behar, justiziaren bidea ezin da eten”.

Frantzia iraultzailea esker txarrekoa izan zen zientzialari handiarekin, baina hil ondoren ere herrikideek ez zuten interes handirik izan Lavoisier omentzeko. Metalezko estatua bat baino ez zuten egin haren omenez, eta beste pertsonaia baten burua ipini zioten gainera, eskultoreak ez omen zuelako Lavoisierren aurpegiera kopiatzeko denborarik. Estatua bakan hura Bigarren Mundu Gerran balak egiteko funditu zuten, seguruenik hori egiteko Lavoisierren ikerketa lanak funtsezkoak izan zirela jakin gabe.

ASTEKARIA
2010ko urtarrilaren 31
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude