"Mintzoa erabili gabe antzekoak gara denok"

  • Mundua darama herriz herri, erakusketatik erakusketara. Txotxongiloek mundua agertzen dute eta berak txotxongiloak. Hizkuntza anitz dago munduan, bere munduan bakarra. Haurrak mundua dira eta bere mundua haurrena.
Corrado Masacci
Corrado MasacciDani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1981ean heldu zinen Euskal Herrira, Ravenatik. Gogoan al duzu lehen egun hura?


Bai, bai... Bilbora iritsi nintzen, azaroa zen, ostirala, ilunabarra. Alde Zaharrean sartzean txunditurik geratu nintzen kaleko giroarekin, gauza harrigarria izan zen niretzat. Orduko kolore grisaz gomutatzen naiz, industriaguneen eta errekaren koloreez, jendea batetik bestera arin zihoala... Gerora konturatuko nintzenez, jendea arratsaldeko seietan hasten zen “munduratzen”. Geroago, otsail aldean, azaroan ezagutzen nuen kolore grisaxken kontrastean Ihauteriko koloreek liluratu ninduten. Ravena hiri patxadatsuan –egun ia 140.000 bizilagun ditu– bizitzen ohituta nengoen, ez zen txikia ere, baina Bilbo besterik zen.

Zer dela-eta etorri zinen?


Bira musikal baten karietara. Italian ezagutu berria nuen lagun antzerkilari batekin etorri nintzen –antzerkian ari zen lagun argentinar bat zuen Bilbon–. Laguna musika talde batean ari zen eta berarekin jotzera gonbidatu ninduen. Trio bat ginen. Nik perkusioa jotzen nuen. Lehen agerraldiak Bilboko ezkerraldean egin genituen. Bilbon ere jo genuen, Kaskagorrin eta Kafe Iruñean. 1979az geroztik, musikari profesional ari nintzen jada. Formatu txikiko ekitaldi koskorrak ziren gureak, baina hartaz bizi ginen.


Ravena nolakoa zen orduan? Familia han utzi eta hemen gelditu zinen.


Ravena hotza eta grisa da, Adriatikotik gertu dago, Bilbo itsasotik nola halatsu ere Ravena. Udan koloretsua da, baina neguan jendea kaleetatik desagertzen da. Ravenak ezaugarri bi ditu: industriala eta turistikoa da. Neguaren eta udaren kontrastea izugarria da. Bizantziar eta paleokristau jatorriko monumentuengatik oso da ezaguna, mosaikoengatik bisitatua. Artearen puntako hiria da harrigintzan. Arte binzantziarreko munduko mosaiko onenak Ravenan daude, Estanbulgoekin batera. Hori guztia barneratu nuen txikitatik, artearen munduak zoraturik hazi nintzen. Aita langile arrunta izanda ere, marraztea hagitz gustatzen zitzaion. Oinarrizko hezkuntza egin ostean, Arte Ederretako Institutuan ikasi nuen, benetako artistak ziren maisuekin ikasteko zoria izan nuen: Mauro Bartolotti eskultorearekin eta Francesco Verlicchi pintorearekin. Biek ala biek sakon markatu ninduten.


Musikaria zinela esan duzu, ordea.


Musika gaztetako nire lehen pasioa izan zen, aldi labur batez ogibidea izan nuen eta pasioa izaten segitzen du. II. Mundu Gerra ondoren gurean ere musika angloamerikarra indartsu sartu zen, 1968 aldean bereziki. Orduko musika eta taldeak imitatzen genituen guk ere, Jimmy Hendrix edota Deep Purplen piezak jotzen genituen, nik bateria. Geroago, perkusiora pasa nintzen, musikaren bestelako erritmoetan murgildu ostean.


Musikaria lehenik, txontxongilolaria beranduago, eta sukaldaria ere izan zara...


Sukaldaritza nire bizitzaren parte inportantea da. Lauzpabost urterekin nik neuk mugitzen nuen bitsadera amaren lapikoetan. Nire aitak pastak apailatzen zituen bitartean amaren krema suerte guztiak nahasten nituen. Igandea egun handia zen gure etxean.


Baina sukaldari profesioanala bihurtze hori?


Bilboko Iturribide kalean bizi ginen eta botellón fenomenoaren hasiera ezagutu genuen. Bilbo zeharo aldatzen hasi zen eta Ondarroara alde egin genuen. Lidiaren [andrea] osaba arrantzaleak hemengo sukaldaritzaz dezente erakutsia zidan ordurako, arrainak atontzen bereziki. Artean Leioako Ostalaritza eskolan ere ikasi nuen. Txotxongiloak ez zidan erabateko ziurtasunik ematen eta sukaldaritzak tentatu ninduen. Alabaren ondoan denbora gehiago igaro nahi nuen eta sukaldaritzara –libreago biziko nuen ustetan– aldatu nintzen proba gisa. Sukaldaritza polita bezain esklaboa dela konturatu nintzen, ordea. Herbeheretako Casa de España delakotik txotxongilo bira bat egiteko gonbidapena baliatu nuen nire mundura itzultzeko.


Zer dira txotxongiloak zuretzat?


Adierazpideak dira, komunikatzeko nire trepetak, besteen bizitza alaitzeko bitartekoak. Bistan da, besteak alai ikusteak zu alaitzen zaitu ezinbestean. Txotxongiloaren mundua beste kulturak ezagutzeko egokiera da. Txotxongilorik gabe ez nintzen iritsiko beste pertsonengana, beste kulturetara...


Sortzez jasotzen den zerbait al da?


Sortzez... Haurra nintzela, nire jaiotetxeak patio txiki bat zeukan, balkoiekin, patioak teatro itxurako espazio txikia hartzen zuen niretzat. Eszenatoki hartan, erdi-erdian, bizilagunen begietara aritzen nintzen kontu kontari, imintzioka. Ama azaltzen zen eta “Corrado utziozu pailazoarena egiteari” esan ohi zidan. Ez nuen atentzioa deitzeko gurarik, ez zait exihibitzea gustatu inoiz, baina dibertitzeko irrika nuen, olgetan aritzeko nahia, besteak entretenitzeko gogo bizia. Pertsona herabea naiz txikitatik, trakets eta baldar samarra gainera, ez dut ikasi dantzan taxuz egiten eta musikaria naiz... Txotxongiloari esker naiz, hein handi batean, naizena.


Zer bide egin zenuen mundu horretara iristeko?


Arte Ederrak amaitu ostean, udaldietan, kolonietan hasi nintzen haurrekin lanean. Behinola txotxongilo emanaldi bat ikusi... eta flash bat izan zen niretzat, agerkunde bat: hura zen bilatzen ari nintzena. Txotxongiloa oso lotuta dago gure kulturari, komediaren arteari. Institututik atera nintzenean, banekien pintatzen baina zerbait falta nuen, banekien ere eskulturan jarduteko oinarrizkoena, baina ez nintzen erabat ziur. Txotxongiloak aurkitzean “hara, marionetaren inguruan dena biltzen da, eskultura eta pintura, musika eta dantza” esan nion nire buruari. Komunikatzeko nire bidea aurkitu nuen.


Txotxongilolaria izateaz gain, zeure txotxongiloak egiten dituzu.


Kolonietan monitore lana eman zidana Italiako pertsona aditua eta zinez trebea zen txotxongiloen artean. Irakaslea eta Italiako Marioneten Jaialdi inportanteenetako arduraduna zen. Jaialdian marionetista onenak ezagutu nituen. Irakasle hark txotxongiloei buruzko biblioteka onena zeukan, nahikari izugarria piztu zidan, berak bultzatu ninduen mundu honetan lehen urratsak ematera. Marionetak egiteko eta lehen ikuskizuna prestatzeko dirua berak eman zidan. Zorte handia izan nuen.

Txontxogilo agerraldiak egitetik erakusketak egitera pasa zinen.


1990etik erakusketak prestatzen eta egiten ditut. Arestian aipatu dudan geldialdi haren ostean, lan egiteko modua eta ingurunea aldatzea erabaki nuen: “Erakustaldiak egingo ditut...”. Ez nuen uste jarduera modu honek horrenbeste iraungo zuenik. Diferentzia handia dago agerraldien eta erakusketen artean. Haurrak ondo-ondoan ditut erakusketetan, gutxiago dira kopuruz, uneak bizi-biziak dira eta harremanak hurbilagoak. Erakusketekin segitzea laketgarriago zait.

Zein izan dira zure erakusketak?


Txotxongiloaren Artea deritzan ikuskizuna izan zen lehena. Arte hau ezagutarazteko abiapuntua landu nuen. Txotxongiloaren Mundua eta Zirkoa eta Txotxongiloak ikuskizunak garatu eta tartekatu ditut gero. Zirkoak berebiziko eragina izan du marioneten munduan, erakusketa klasikoa da. Marionetek zirkoko pertsonaiengan izan duten eragina errepresentatzen dut, baita euren agertzeko modua ere. Txotxongiloaren Mundua delakoan munduko kulturak agertzen dira, baita marioneten kulturak ere. Pertsonaia batzuk nik asmatuak dira, beste batzuk munduan jasoak. Kulturen erakustaldia da, kulturen arteko gurutzaketa, historiako kulturen nahasketa. Kultur denek ekarri diote zerbait ondokoari, herrialde batek besteari. Pertsonaiek izen ezberdinak dituzte, baina beren bizipenen jatorria eta oinarria, egin eta konta dezaketena, antzekoak dira. Munduaren aniztasuna eta ezberdintasuna ageri da beren bidez, eta aldi berean parekotasuna edota berdintasuna. Txotxongiloek munduaren bateratasuna aldarrikatzen dute, eta hau mintzoa erabili gabe gauzatzen da. Mintzatu gabe denok nahiko antzekoak gara. Munduko kulturen marioneten keinuak, imintzioak, mimikak eta mugimenduak antzekoak dira, gu ere halakoak gara, diferenteak eta berdinak aldi berean.


Zertan diharduzu orain?


Igelen metamorfosia lantzen ari naiz, igelen inguruko erakusketa tematikoa prestatzen dihardut. Zirkoa eta Txotxongiloak ikuskizuna gauzatzeko haurrek lagundu zidaten pertsonaiak marrazten, marioneten zirriborroetarako ideiak eman zizkidaten. Munduko Txotxongiloak garatzeko Kukubiltxok Mundumira ikuskizunean parte hartzera gonbidatu ninduen, eta hartara, kulturen arteko erakusketa lantzen hasi nintzen. Honekin ere antzean, haurrek ekarpen berezia dute igelekiko. Munduaren historia aztertzen badugu ohartzen gara igelek zirrara eragin dutela pertsonengan, gizakiok modu bereziz begiratzen diegu igelei. Igela bizi-bizia da, izakari apartekoa, bizitasunaren sinboloa. Egun, zoritxarrez, kutsaduraren eraginez desagertzen ari dira.


Igelak... Bitxia da.


Bitxia baina ez hain arraroa... Gustavo igela erreferente izan da nire bizitzan. AEBetako Kermit the Frog delakoa, Europan Gustavo erreportaria, Barrio Sesamoko pertsonaia. Nire lehen txotxongiloa igel bat izan zen. Uneon, igelen munduan sartu naiz bete-betean. Dena den, erakusketa prestatzean ez naiz hutsetik abiatzen, hainbat kulturetako pertsonaiekin batera osatzen dut berau, pertsonaien istorioen sakonean sartzen naiz. Igelena teknikoki aparteko sorkuntza da, beste urrats bat nire bidean.


Romagna eskualdekoa zara, Federico Fellini zinegilea ere bertako zen. Behinola “Txotxongiloen munduak, nireak bezala, Felliniren surrealismoa barnebiltzen du” irakurri nuen hemengo egunkari batean.


Felliniren zinema gustatzen zait. Nire mundua baina, fantastikoa da. Kazetariek ez dagoena bilatzen dute maiz, inpaktua lortu nahi dute. Nigan ez dagoena agertu dute batzuetan. Kasu horretan nik esana desitxuratu zuten.


Silvio Berlusconiz ere galdetuko dizute sarri, topikoa, ni orain egiten ari naizena...


Italiako politika interesatzen zait edo... zitzaidan. Italian gertatzen dena hain da azaldu ezina. Nik ere topiko batez erantzungo dizut: Berlusconi kritikatua da, baina horrenbeste boto jasotzen badu, askok berak errepresentatzen duena izan nahi dutelako izango da, ezta?


Zer da Italia zuretzat hitz laburretan?


Mosaiko bat. Italia hemendik begiratuta, italiar guztiak berdinak. Ipar eta hegoaren artean dagoen aldea hemen baino askoz handiagoa da ordea, eta hau ez da topikoa egitatea baizik. Diferentziak hemen baino askoz markatuagoak dira, diru eta klase diferentziek oso markatuta. Hemengoarekin alderaturik bizimodua diferentea da oso.

Zure txotxongiloak Helena Tabernaren Yoyes filman agertzen dira.


Bi eszenatan. Helena Tabernak ikuskizun batean ezagutu ninduen, handik gutxira Yoyes filmaren proiektua erakusteko deitu zidan. Filmari zegokion eskaintza estetiko bat proposatu nion. Yoyesek amets gaiztoa du, horietan agertzen dira nire txotxongiloak. Zaldi baten jazarpena dago tartean.


Kanpotik heldu zinen, hemen finkatu eta errotu zara. Nola bizi duzu euskal gatazka deitzen duguna?


Nik bakea nahi dut, denontzako bakea. Hau esatea ere topikoa da. Halere, badago ageriko kontu bat: hemen oso ongi bizi gara. Agian ez gara kontziente, bakean biziz gero, gizarte honek eman lezakeenaz. Gatazkak guk uste baino askoz gehiago markatzen gaitu. Hori diot –hemengo baten modura bizi naizela, kanpokoa ezagutza dudala– beste kulturen esperientziatik begiratuta. Ravenara joan ohi naiz denboraldi batez urtero, kanpoan nagoenean faltan hartzen dut hemen dudana, handia da, balore handiak daude Euskal Herrian. Galdu daitezkeela sentitzea oso da etsigarria.

Azkenak
2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Eguneraketa berriak daude