Norberak etxean separatzen ditu hondakinak eta hondakin mota bakoitza etxe atarian jasotzen da: organikoa, ontzi-plastikoak, papera-kartoia eta erreusa.
Egutegi eta ordu zehatz batzuk daude hondakin mota bakoitza etxe atarira ateratzeko.
Kontenedorerik, normalean, ez da izaten kalean, birziklatu gabeko zaborrak ihesbiderik izan ez dezan.
Hondakinak “pertsonalizatu” egiten dira eta herritar bakoitzak sortzen duen hondakinen ardura hartzen du, birziklapen tasa asko igoz.