argia.eus
INPRIMATU
Atez ateko, zer da?
Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2013ko maiatzaren 06a
  • Norberak etxean separatzen ditu hondakinak eta hondakin mota bakoitza etxe atarian jasotzen da: organikoa, ontzi-plastikoak, papera-kartoia eta erreusa.
  • Egutegi eta ordu zehatz batzuk daude hondakin mota bakoitza etxe atarira ateratzeko.
  • Kontenedorerik, normalean, ez da izaten kalean, birziklatu gabeko zaborrak ihesbiderik izan ez dezan.
  • Hondakinak “pertsonalizatu” egiten dira eta herritar bakoitzak sortzen duen hondakinen ardura hartzen du, birziklapen tasa asko igoz.