Bizitzeko askatasunaz

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
El derecho de vivir en paz. Victor Jara.
Warner Music Chile (2003).


Abenduaren 5ean eskaini zitzaion azken agurra gogoan, bihotzez omendu nahi izan nuen neuk ere, Victor Jara, ahots gozoko kantari txiletarra, Pinocheten biktima enblematikoa. Haren abesti bildumaren bat eskuratu asmoz, ohiko dendetara jo nuen, nire aisiko ordutegi murritzari egokitzen zaizkion zentroetara: supermerkatuetara, Elkar megadendara. Arrastorik ez. Espero nuen.

Amazon webgunea etorri zitzaidan, gero, burura. Eta baita haren gainean L’Expansion aldizkarian irakurritako kritikak ere. Langileak presiopean aritzera behartuta, editoreak lepotik estututa, baldintza guztiak mugaraino zorroztuta lortu omen du Jeff Bezos-ek –sortzaileak–, hamabost urte eskasetan handietan handiena izatea. Eta ni bertara, langileen eskubideak, iraultza sozialista eta beste hainbat balore hain present izan zituenari bere ekarria eskertze alde.

Aukera ederra zabaldu zidan Amazon.co.uk-k: Antología Musical, La Población, Serie de Oro: Grandes éxitos, Canto por travesura... Eta eman gabeko konfidantza ere hartu zidan, bidenabar esanda, El derecho de vivir en paz hautatu nuenean. “Produktu hau erosten dutenek –zioen diskoa saskiratzerakoan atera zitzaidan mezuak– besteak beste, Violeta Parraren Antología, Quilapayún-en El Pueblo Unido jamás será vencido ere erosten dituzte”... Tira, bai, hurrengoan.

Agindu bezala zintzo, bizpahiru egunen bueltan heldu zitzaidan etxera nire buruari eginiko oparia. Eta latza da, oraino ez dut diskoa lasai entzuteko gibelik izan. Nola neurtu diskoaren musikaltasuna, letren indarra, doinu eta hitzen uztardura, 1973ko irailaren 13ko hartan, Chile Estadiora bildutako presoen testigantzak, Jararen kontrako basakeria azaltzen duten lekukotzak, egin berri zaion autopsiaren emaitza, torturatzaile-hiltzaileei mozorroa kentzeko ezintasuna akoplatzen baldin bazaizkit.

Deserosoa baina ezinbestekoa da Jararen lana. Entzun nahi ez dena baina eduki beharrekoa. Etengabe gaurkotzen den miseria baten ispilu.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!