Euskal artistak Txinan

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iaz Bezala, euskal artistak Txinan promozionatzeko Goazen Txinara! ekimena errepikatuko du aurten Judas Arrieta artista gipuzkoarrak Pekinen duen Ma Estudioak (www.mastudiobj.com). Txinatarrez osatutako epaimahaiak lau euskal artista aukeratuko ditu eta irabazleek aipatu estudioan egin ahal izango dute lan bi hilabetez. Beka bi epetarako izango da (maiatzaren 1etik ekainaren 30era eta uztailaren 1etik abuztuaren 31ra) eta parte hartzeko hilaren 30a baino lehen eman behar da izena.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude