Maiak eta klimaren aldaketa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Maien kulturaren gainbehera 1525ean hasi zen, espainiarrak iritsi zirenean. Baina lehenago, 900. urte inguruan krisi larria izan zuen eta orduan amaitu zen inpoerioaren aldi klasikoa. NASAk egindako ikerlan baten arabera, krisiaren arrazoiak ekologikoak dira. Hiri maiak izugarri hazi ziren, egungo hiri handien dentsitate mailara iristeraino. Biztanleria  elikatzeko eta haientzat etxebizitzak eraikitzeko baso botatzeari ekin zioten. Deforestazio basatiak batez besteko tenperatura hiru eta bost gradu artean igoarazi zuen eta prezipitazioak %30-50 gutxitu ziren. NASAren arabera, hura izan zen krisiaren arrazoi nagusia, bakarra izan ez arren.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude