Amelia Earharten hegoak

Amelia Earhart
Amelia Earhart
Ozeano Barea, 1937ko uztailaren 2a. Electra hegazkinak azken mezua bidali zuen 19:30ean: “Erregaia agortzen ari da”. Bi astez bila ibili arren, hegazkinaren eta Amelia Earhart (1897-1937) Kansaseko pilotuaren arrastorik ez zuten topatu.

1920an hegazkin erakustaldia ikusi zuen Long Beachen; handik gutxira, hamar minutuko hegaldia egin zuen Los Angelesen, bidaiari gisa, eta hegan ikasiko zuela erabaki zuen. 1928an emakumezko pilotu batek ekarriko zizkion etekinez jabetuta, gerora senar izango zuen George Palmer Putnam editoreak Atlantikoa zeharkatzeko proposamena egin zion Earharti. Baina hegaldiko komandantea izendatu zuten arren, ez zekien motor anitzeko hegazkinak gidatzen eta, praktikan, bidaiari hutsa izan zen. Etxe Zurian heroi gisa hartu zutenean, meritu guztia hegaldi kideena zela esan zien kazetariei, baina zera erantsi zuen: “Ez dut uste emakumeei Atlantikoa bakarrik zeharkatzeko adorerik falta zaienik, baina instrumentu bidez gidatzen diren hegazkinak pilotatzen ikasi behar dute”.
Amelia Earhart fenomeno mediatiko bihurtu zen, baina hura ez zen beraren ametsa. Hegazkin berrienak gidatzen ikasi eta errekorrak hausteari ekin zion. Besteak beste, Ozeano Atlantikoa eta Barea bakarka zeharkatu, eta Air Force Distinguished Flying Cross bereizgarria lortu zuen lehen emakumea izan zen.

1937an, bere balentriarik handiena lortzeko, Oaklandetik abiatu zen: munduari bira osoa emango zion. Zenbait gizonezkok lortua zuten ordurako planeta alderik alde hegan zeharkatzea, baina inork ez zuen sekula bira Ekuatoretik hain gertu eman. Munduko bira osoena izango zen berea. Ordura arte, Ameliaren errekor guztiek “lehen emakumea” zuten abizena. Baina asmo hura lortzen zuen “lehen gizakia” izango zatekeen, bere hegazkina ozeanoan desagertu izan ez balitz.

Desagertu zenean, AEBetako emakumerik ezagunenetakoa mito bihurtu zen. Eta asteotan mitoa berritu egin da, zinema aretoetara Mira Nair zuzendari eta Hilary Swank protagonista dituen Amelia filma iritsi baita.

1937ko uztaileko arrats hartan Electra hegazkina erregairik gabe geratu zen, baina Amelia Earhartek erregaia soberan zuen oraindik. Senarrari zera idatzi zion bidaian zehar bidalitako gutun batean: “Arriskuez jabetzen naiz. Baina nahi dudalako egiten ari naiz. Emakumezkoek gauzak egiten saiatu behar dute, gizonezkoek bezala. Eta porrot egiten dutenean, porrotak erronka izan behar du beste emakume batzuentzat”.

Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude