'Euskarari ekarriak' bilduma sareratu du Susak

Euskarara itzulitako 2.000 idazlan baino gehiago sareratu dituzte Susa argitaletxeak eta Armiarma elkarteak Euskarari ekarriak webgunean (http://ekarriak.armiarma.com). 913 idazleren obrak bildu dituzte, ehundik gora hizkuntzatatik euskaratuak. Idazleen inguruko informazioa eta euskaratutako lanen zerrenda eskaintzen ditu webguneak. Gainera, poema solte eta liburu oso batzuk irakurgai daude. Mikel Elortza Euskarari ekarriak webgunearen arduradunaren hitzetan, atal hori aberasten joatea da helburuetako bat. Webgunearen azalean, egunez eguneko efemerideekin lotutako informazioa bilduko dute.

Eguneraketa berriak daude