Bahea

Benito Fizek bere blogean Enric Serra i Casals blogariak idatzitako pasarte bat itzuli du: “Bellaterra Eskolara joan naiz gaur. Zer esanik ez seigarren mailako maistraren gonbidapena berehala onartu nuela; seigarreneko neska-mutilak Estatuko hizkuntzen aniztasuna lantzen ari dira-eta. Bi mezu bidali nahi izan dizkiet.

Lehenengoa: hizkuntza erromaniko guztietatik hurbil gaude, oso hurbil. Ez da onargarria adibidez galiziera edo aranera ia ahaleginik gabe ez ulertzea. Hain hurbil ditugun hizkuntza hauei guztiei ezin diegu geure burua itxi. Geure neba-arrebak, senideak eta familia ezagutu nahi ez izatea bezala izango litzateke hori.

Bigarrena: euskara ez da hizkuntza itxia, zaila, arrotza eta ezinezkoa, eta bertara hurbiltzeko ahalegina egin behar da. Ez jariotasunez hitz egiteko seguruenik, baina bai guretzat arrotzak izaten jarraitzerik nahi ez dugun hainbat erreferentzia hobeto ulertzeko.

Jakin nahi dugu Athletic-eko Etxeberria jokalariaren abizena katalanez ‘Casanova’ esango litzatekeela; ulertu nahi dugu autobideetan ikusten ditugun Azkar kamioi urdin horiek ‘rapids’ direla. Lehendakari hitzean “lehen” (‘primer’) identifikatu nahi dugu akaso; paseoa egin nahi dugu Kataluniako Pirinioko herrietan jakinda hango toponimo asko euskal jatorrikoak direla”.

 

Ur Apalategik Berrian esanak: “Garbi dagoena da euskal literatura Atxagaren sariaz geroztik aldatu egin dela funtzionamenduan. Lehen, bere akats eta muga guztiekin, sistema buru askia zen, edo bederen autozentratua. Euskal idazleen arteko hierarkia euskal munduko idazle, irakurle eta kritikoek egiten zuten”.


Azkenak
2024-04-29
Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Eguneraketa berriak daude