Baloreaz eta baloreez

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Go!azen. Zuzendaria: Jabi Elortegi. Aktoreak: Barbara Rivas, Iñigo Azpitarte, Ramon Agirre.

A zer eztabaida sortu den ETB1-eko Go!azen telesailaz. Nik neuk  ildo bi sumatzen ditut iritzietan: bata, baimena emango didazue euskararen makiaveloena deitzeko, Go!azen gustuko eduki ez arren ontzat ematen duena, umeak euskarazko produktu batera iltzatu dituelako, telebistan aspaldi ez bezala; bestea, baimena emango didazue maximalistena deitzeko, euskara sustatzearen helburuak Go!azen bezalako bitartekoak justifikatzen ez dituela pentsatzen duena.

Kostatzen zait zein aldetara lerratu behar dudan erabakitzea. Alaba biren aita naiz, bete-betean telesailaren targetean kokatuak biak. Telebistako agintea erabiltzen ikasi zutenetik Go!azen agertu arte, gaztelaniara bikoiztutako estatubatuar produktuak kontsumitu dituzte nagusiki, Pirritx eta Porrotxen urteroko DVDa kenduta. Alde horretatik, telesaila haize berria izan da gurean.

Eztabaidagai nagusia hau da: zer irabazten dugu, Hannah Montana hein batean ordezkatzea lortu duen produktuak Hannah Montanaren antzeko baloreak goratzen baditu? Eta kalitate eskasagoaz, gainera. Tira, azter dezagun hobeto zein balorez ari garen, eta zein kalitate irizpidez. Hasteko, Go!azenen egiten dituzten euskal kantu ezagunen moldaketak delinkuentziaren eremuan kokatuko nituzke neronek, baina nire alabei izugarri gustatzen zaizkie; gustu kontua, hortaz. Gainerakoan, ez nuke esango Go!azen (hain) gaizki eginda dagoenik, baina ez naiz berebiziko aditua ere. Eta baloreak? Ba bai, telesailak bere egin du AEBetan hain berezkoa duten ikasle ospedun/ikasle arrakastagabeko dikotomia hori, hala nola euskal guraso modernook gustuko ez ditugun beste bizi-filosofia eta pentsamolde batzuk. Nire lehen galdera da ea audientzia ona ziurtatzerik dagoen formula horretatik kanpo. Nire beste galdera da ea ba ote dagoen ondo definituta XXI. mendeko euskal produktu jator batek eduki behar lukeen balore multzoa. Ikusleak uxatuko ez dituena, ahal dela.

Zer iritzi dut, beraz? Ba ez dakit, denbora gehiago beharko dut pentsatzeko. Momentuz, do!azela.

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude