Ugalketarako “laguntzaile nagusi” titulua txingurriei ematen dien landare asko da. Mitxoletaren eta lo-belarraren, Papaverazeoen familia-kide bat bada itsaslabarretan bizi dena; hazia uretara erori gabe harkaitzetako zirrikituetan ereiten diona txingurria da. Otsababek ere aspaldi egina dute intsektutxo hauekin paktua, Helleborus sp. jende gehienak, otsababa beltzak eta emeak, lupu-belarrak, baladreak... Erromeroak ere, Rosmarinus officinalis, fruitu koxkorra olio gozoz biltzen du; gozoa txingurrientzat ordea, haiekin hitz hartua baitu, ordainetan, hazi-garraioa. Hepatica generoko gibel-belar guztiek ere jaio ordurako izaten dute beren asabek aspaldi batean txingurriekin eginiko itunaren berri. Bukatzen ez den landare zerrenda jasoa dago txingurrien hazien zabalkunderako hitzarmenen artxiboan: Euphorbia generoko tartiku eta esne-belarrak, akain- edo bakasta-belarra (Ricinus communis), Lychnis-tarrak, zaran- enada- iodo- edo ainara-belarra (Chelidonium majus), ezpela (Buxus sempervirens), astuzkerrak lubeazunak eta manda-belarren tarteriko Centaurea generoa, mimosa (Acacia dealbata)...
Hitzarmenaren ondorioz, batzuentzat txingurriak ia derrigorrezko bihurtu dira. Tartikuaren haziak, adibidez, txingurrien ordainsaritarako erantsia duten bazka-koxkorra ez baldin bazaie jaten nekezago ernatzen dira.
Txingurri eta landareen arteko tratuak, haziak sakabanatze soilaren arta-mugarrietatik dezente harantzago doaz. Loreak polinizatzen dituzten txingurriak ere badira. Auzolan hau toki agorretan ematen da, batik bat. Landareak tratuari ahal den etekin onena ateratzeko txingurrien lana errazten du: lorea ia lurraren pare zabalduz, nektarra eskuera jarriz, polena tamainan ekoitziz... Azken hau adierazgarria da. Txingurriek beren burua etengabe garbitzeko ohitura dute, txingurritegira gaitzik ez eramateko. Polen desdetxak txingurriek polinizazio lanari uko egitea lekarke.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.