Freixenet kopa batekin


2009ko azaroaren 15ean
Katixa Agirre
Katixa AgirreIñigo Azkona
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Azkarrak izan dira Freixenetekoak, bai horixe. Padrón kideak gogorarazi digunez, krisialdia aipatu dute pasa den urteko spota aurtengo Gabonetan ere errepikatzeko aitzakia gisa. Nik, gehiago ikusten dut arreta deitzeko azken ahalegin bat. Izan ere, garai batean aparteko gertakaria zen Freixenet eta bere burbuilen agerpen puntuala, Gabonetako benetako esentzia ia. Eta, garrantzi hura azpimarratzeko, meta-publizitatea erabiltzen zen: publizitatearen publizitatea, zorioneko iragarkia noiz eta nola estreinatuko zen azaltzeko bideratuta.

Baina 2009an gaude, Freixeneten glamourra ia guztiz galdu da eta beren spotak aberats berrientzako zatarkeriaren erakusle baino ez dira. Gainera, ikus-entzunezko eskaintza esponentzialki biderkatu da azken urteetan, eta spot baten estreinaldiaren oihartzuna barregarria baino ezin da suertatu. Innobatzeko ahaleginek porrota baino ez dute ekarri, inor ez baitzen pozik geratu Scorsesek Freixenetentzako 2007an zuzendutako film laburrarekin.

Testuinguru latz honetan, hara zer asmatu duten marketinglari buruargiek: errepikatuko dugu iazko iragarkia, dirutxo bat aurreztuz (hainbeste ere ez da izango, kontuan izanda aurrekontuaren diru gehiena medioetara, kasu honetan telebista-kateetara, doala) eta albiste bat sortuz bide batez. Publicity izenaz ezagutzen da lorpen hau: hedabideetan presentzia izatea, ordaindu behar izan gabe. Nitaz hitz egin dezatela... Are Argia honetan ere. Ondo egina, Freixenet.

* * *

Jainkoak igande osoa publizitatea asmatzen eman zuela onar dezaket, José Luis. Publizitatearen naturarekin bat dator gainera: oharkabean pasatzea, publizitate itxurarik ez izatea. Eta oharkabean pasatzeko ez al dira igandeetako gogogabezi eta abulia, are futbol liga ere, zirkunstantziarik egokienak? Beraz, bai, demagun Jainkoak igande osoa publizitatea asmatzen eman zuela. Zer gertatu zen gero? Bada, eskuetatik ihes egin zitzaiola. Alegia, kreatura bere sortzailearen aurka altxatu zela, haren rola erabat usurpatuz eta garai batean hark zuen botere sinbolikoa eskuratuz.

Jesús Ibáñez soziologoak “jainkoaren hirugarren hitza” deitu zion publizitateari. Jainkoaren lehenengo hitza liburu bakar batean zegoen eta argia zen oso: “Bihar, hildakoan, gozatuko duzue” esaten zuen. Eta gizaki aurre-modernoaren patua hura zen, hurrengo bizitzaren esperoan igaro mundu honetako negarrezko ibar luzea. Sakrifizio handi bat, paradisu eternalaren truke.

Modernitateak, ordea, Legearen jainkoa goratu zuen, eta Legearen jainkoak zera zioen: “Bihar, gozatuko duzue”. Paradisua ez zetorren heriotzaren ostean, iraultzaren ostean baizik. Estatu modernoak, demokraziak, zientziaren aurrerapenak, sozialismoak... epe ertaineko sakrifizioak eskatzen zituzten, utopia eternalaren truke. Konstituzio, manifestu eta kode desberdinetan sakabanatu zen hitz hura.

Utopiak erori ziren ordea, edo bete zirenean hutsik bezala gelditu ginen, eta horrela egin zen entzungarri, oso modu argian, Publizitatearen jainkoaren hitza, bere diskurtsoa erabat orraztuz eta finduz zera agintzen ziguna: “Gozatuko duzue”. Ez hildakoan, ez bihar, zuzenean baizik. Dena da orain, dena da bizitza. Inongo sakrifiziorik gabe. Kreditu-txartelaren mugimendu sotil batez. Leku guztietan dago hitz berri hau, irrati eta aldamioetan, messengerrean eta tranbian, espazio publiko zein pribatuan.

Topa dagigun, beraz, Freixenet kopa batekin, eta goza dezagun betiko.

Azkenak
Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Istilu arrazistak gertatu dira Martzillan, eta bizilagunek adingabeen zentroa ixtea eskatu dute

Joan den asteko asteazkenetik ostegunera bitarteko gauean istiluak izan ziren Martzillan (Nafarroa), eta hainbat bizilagunek harriak eta aulkiak jaurti zizkieten zentroan zeuden etorkin adingabeei. Bizilagunak kalera irten ziren igandean, "herri seguru bat defendatzeko"... [+]


BSHko langileek Eskirotzeko lantegiko sarrera moztu dute berriz, kaleratzeen aurka

Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Subflubialaren proiektua gelditzea eskatu dute Leioako Artatza parkeko kanpaldian

Ekainaren 14 eta 15ean ibaipeko subflubialaren proiektuaren aurkako kanpaldia egin zuten 200 lagun inguruk Subflubiala Ez! plataformak antolatuta.

 


Israelek eta Iranek elkarri eraso egiten jarraitzen dute, geroz eta intentsitate handiagoarekin

Israelek ostiralean Irani eraso egin ostean, azken horretako lider nagusi Ali Khameneik "mendekua" iragarri zuen. Israelen erasoek dagoeneko 224 lagun hil dituzte Iranen; 23, berriz, Iranek Israelen eginikoek, horietatik zortzi igandean. Irango Parlamentuan NPT Arma... [+]


2025-06-16 | Behe Banda
barra warroak
Berandu zabiltza

Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude