Markaz gaindiko ekintzak

Amatiño
Amatiño
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Innobasque umezurtz geratu omen da Pedro Luis Uriarteren dimisioaren ondotik. Proiektu guztiaren jarraipena kinka larrian omen dago. Bai ote?

Onartu behar zaizkio Uriarteri sekulako esperientzia, dedikazioa eta eskuzabaltasuna, txakur txikirik kobratzeke eta gastuak berak ordainduz jardun baita bi urtean. Baina aitortu ere aitortu beharko da Uriarteren nortasunak estali egin duela Innobasqueren barne-antolaketa.

Uriarteren hurrengoak curriculum nabarmena behar izango du, baina baita lan-taldea suspertzeko gaitasuna ere, ziklo politikoen gainetik, elkarkidetza publiko-pribatuaren baitan eta hogeitaka urteko epean. Garbi dago euskal lehiakortasuna ezin izango dela aurrerantzean kalitatean soilik oinarritu, are gutxiago kostuetan, etenbako berrikuntzan baizik.

Uriarteren eraginak “Innobasque” marka jarri du indarrean eta aurrerantzeko Innobasquek markaz gaindiko egitasmo zehatzak eragin beharko ditu. Teoria gutxiago eta praktika gehiago. Egitea esatea baino zailagoa da segurutik, baina horretan datza, hain zuzen ere, Innobasqueren benetako kinka: ekintzetan.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.