Rodolfo Ares

Joxemari Ostolaza
Joxemari Ostolaza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Eusko Jaurlaritzako Barne kontseilaria. Gure ingurukoa balitz Biscu deitu genezakeena. Izan ere, orain hirurogei bat urte espainol teknologiaren gorena harrapatu zuen biscuter hura gogorarazten dit. Autoa izan nahi zuen escuterra. Norabide bakarreko trakzioan, bere transmisioaz aurrerantz baino ez zen ibiltzen. Maldan goiti karramarro, beheiti arrasta dorpez geldigaitza. Auzoan bazen bat, noiznahi lau mutil kozkorren artean altxatu eta bide erdira eramaten genuena goitibehera bailitzan. Arina oso. Horrela irudikatzen dut Barne Saila. Akorazatuaz karrozatutako biscuterra, kanpoa itxuraz azkartua tankearen zama duena. Ezker abertzale autobian goitik behera bota eta harrapatzen duen orori jotzen dio baztertzeaz gain desagertarazi asmoz. Ordeka baliatuz geldiarazten du, eremu zabalenean itzulia eman gauza ez dena bere kabuz malda igotzeko. Bultzaka, atoan eraman, eta berriro botatzen du beherantz, jada hustutako bidean inor harrapa ezin sekulako abiadan doana kontrolpean atxiki ezinik. Zeregin berrian daraman denbora gutxian ez dirudi besterik egin duenik, biscuterrari eransten dizkion tramankuluak ditu mintzagai bakarra, bat formulan dabilela sinestuta. Maite duen norbaitek baldin badu inguruan esango al dio zertan ari den desguazera egin baino lehenago.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...