Azkue, euskal nazioaren arkitektoa

  • Jurgi Kintana ::Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren pentsaera eta obra

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::664

    prezioa ::18

Intelektuala nazioa eraikitzen...
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Jurgi Kintanak bere doktorego tesiaren zati nagusia bildu du Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M. Azkueren pentsaera eta obra liburuan. Ez da Azkueren biografia bat, lekeitiarrak, bizitzan landu zituen gaiei buruz ikertu du Kintanak: abertzaletasuna, prentsa, folklorea, filologia, musika, literatura... Horietan guztietan murgildu da historialari bilbotarra, Azkueren ekarpena zein izan zen bilatzeko. Kintanaren ustez, euskal nazio kulturala eraikitzen saiatu zen Azkue. Egun ordea, gutxik aipatzen dute haren lana euskal nazioaren fundatzaileak gogora ekartzean, nahiz eta lehen mailako pertsonaia izan zen garaiko eztabaidetan. Liburu mardul honek aukera eskaintzen du pertsonaia bere lekuan kokatzeko.

Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...