Ilargia eta harria

Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Oker ez banago, Juan Mari Bandresek erabiltzen zuen ipuina Franco hil ondorengo lehen mitinetan. “Gazte bat ilargiaz maitemindu zen. Eta bere amodio-gutunak maiteari helarazteko, pentsatu zuen gutunekin harriak bildu eta haiek gorantz jaurtitzea. Ez zen gutun bakarra ilargira iritsi, baina arian mutila bihurtu zen herriko harri-tiratzailerik onena”.

Hau da, helburu ezinezkoen atzetik jarduteak izan lezake saririk. Edota hain maitea dudan Kavafisen poeman bezala: abia zaitez Itakara, han jarri helmuga; baina bidaian ikasiko duzuna, hori da altxorra.

GIROA

Adierazle askok dio euskal tribuaren etorkizunak hausnarketa behar duela: 30 urteren buruan jeltzaleek Ajuria Enea galdu dute eta sozialistek hartu, inoiz baino jende gehiago –baita ezker abertzalean ere– ari da aldentzen borroka armatutik, azken hamarkadetako diskurtso politikoak zaharkitu egin dira denboraren joanean...

Giro ona da ideia eta estrategia berrien bila abiatzeko, ilargiaz maitemindu edo Itakarekin liluratzeko. Arian, harriak jaurtitzen trebatu gaitezke edo itsasoan nabigatzen.

NAZIO/ABERRI

Esan nuen behin irratian zalantzak ditudala nire abertzaletasunaz, eta zalapartatxoa sortu zen. Aberri hitzak duen oihartzun epikoa eta trinkotasun esentziala ez ditut batere gustuko, edozein hizkuntzatan emanda ere. Eta, garrantzitsuago, aurrera egiteko oztopo ere bihur daiteke terminologia. Esaterako, “nazio bat gara eta autodeterminazio eskubidea dagokigu” ideia erabat itxia da, hartu edo utzi bakarrik ametitzen duena, ados nago edo aurka, bai ala ez. Gainera, historiara jo behar da argudiatzeko, eta honezkero jakin beharko genuke historiak ez digula oraina konponduko.

Oso bestelako musika du honako esaldiak: “Independentzia nahi dugu komeni zaigulako, hobeto bizitzeko”.

INDEPENDENTZIA

Hain da baldarra Espainia euskaldunokin, haiengandik askatzeko gogoa pizten duela. Neurri horretan nengoke ni independentziaren alde, ilargi horretaz maitemindu naiteke, Itaka horretara abiatu. Ez hainbeste euskal estatua lortzeko esperantzarekin –estatu balizkoaren bertsio guztiak ez ditut gogoko–, baina bai bidean eraiki dezakegun egitasmo kolektiboak animatuta.

Ze independentzia, egungo Europan, bakarrik lortuko genuke erreferendum bat irabazita. Eta badakigu zer egin behar den erreferendumak irabazteko: diskurtsoak moldatu, ertzak leundu, ilusioa piztu eta lagun asko egin, aurkariak baino gehiago. Eta niri lan hau interesatzen zait bereziki, helmuga bera –estatua/ilargia/Itaka– baino gehiago. Komunitatearen trinkotasuna da niretzat benetako altxorra.
KOMENENTZIA

Eta hauxe dugu komunitatea trinkotzeko itsasgarria, gehiengoak eraikitzeko giltza. Historia, kontzientzia eta militantzietatik haratago –ez horiek gabe, ez horiekin bakarrik– gehienoi komeni zaigunaren inguruan bihur gaitezke gehiengo. Eta ez dezagun ahantzi: gehiengoak ematen du hegemonia, eta hegemoniak biziraupena.

Horretan eman behar genituzke denbora eta indarra: aztertzen zer den, inporta zaizkigun gauzen artean, besteei komeni zaiena. Adibide bat, azaltzeko Katalunian latinoen hizkuntza hautuan nola txerta daitekeen komenentziaren ideia. Gaztelaniara bultzatzen dituzte katalanaren aurkakoek, hizkuntza komunaren diskurtsoarekin. Katalan zaleek buelta eman diote argudioari: “Gaztelaniaz, beti izango zara haientzat sudaca bat. Aldiz, guretzat, parles català, ets català. Komeni zaizu katalana”.

Esaterako.

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude