Uliaren bizkar ozeanikoa

Donostia
DonostiaDani Blanco
Donostiako paraje ederrenetako batean murgilduko gara, askorentzat ezezaguna dena: Ulia mendiaren itsasbazter bakartia.
Nafarroako etorbideko gasolindegian abiatuta, pintura arrasto zuri-gorriek aldapa gora gidatuko gaituzte, tranbiaren bide zaharreraino; ondoren, basoa zeharkatuta, Kunbako Zuloa senaiaren gaineko begiratokiraino. Zidorrean aurrera, iraganeko lehen arrastoak azalduko zaizkigu: ospe handia izan zuen Kutraiako iturri orain lehorra eta XIX. mendeko galtzada, Uliako bideak egunero garbitzen dituen Josetxo Mayor jubilatuak nahigabeko arkeologian deskubritu zuena. Hark eginak dira xendan maiz topatuko ditugun eskaileratxoak.

Aldapa batean, arrasto zuri-gorriak utzi eta itsasorantz joko dugu, Talaiako haitzetarantz, bi bota txiki irudikatzen dituzten marka horiak jarraituz. Baleak zelatatzeko erabili ziren harkaitz hauetan ikusiko ditugu ibilbideko lehenengo eskultura naturalak: haizeak eta euriak zizelkatutako gangak, leihoak, arkuak… Hareharrien museoan sartuko gara hemendik aurrera, bailara txiki baina sakonetan eta itsasorantz burua ateratzeko aukera ematen diguten labarretan.

Zenbat donostiarrek ezagutzen dute Murgitako badia? Inguru horretan estraperloan aritzen ziren baserritarrak bezain bakarti ibiliko gara gu ere. Eta aurrerago, XIX. mendeko Donostia txikiaren egarriak asetzeko eraiki zituzten ubideak eta tunelak zeharkatuko ditugu.

Bi itsasargik adieraziko digute txangoaren amaiera: La Platakoa, amildegi zorabiagarri baten gainean kokaturik dagoen gaztelu baten gisan, eta Senoko Zulokoa, umilagoa, badiaren aho estuan gordeta. Pasai San Pedron zein Donibanen, txakolinarekin eta pintxoekin arindu ditzakegu bideko nekeak. Hiru orduko bidea, asko jota.

Beste ihesaldi batzuk:



ASTEKARIA
2009ko uztailaren 12a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Azkenak
2024-05-14 | Irutxuloko Hitza
Desokupako bi gizon Donostiako etxe bat ilegalki husten saiatu dira

'Desokupa kanpora' lelopean, elkarretaratzea egin dute larunbatean, etxebizitzaren aurrean.


2024-05-14 | Axier Lopez
94 egunez gose greban dago preso politiko maputxe bat

Guillermo Camus Jara izena du eta Txileko Lebuko kartzelan dago. Egoera larrian da, gose greba luzeaz gain, ostiraletik egarri grebari ere ekin baitio.


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


Sei pertsona igo dira kapital israeldarra duen Bilboko NYX hotelera, boikota bultzatzeko

Larunbatean egin zuten ekintza, Bilbo erdigunean. Honela zioen pankartak: Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota. Hotelaren sarreran hamarnaka lagunek Palestinaren aldeko eta Israeli boikota egiteko deia egin dute.


Eguneraketa berriak daude