Bizitzaren kolorea

Calendula officinalis
Calendula officinalis
Hilena eta guztiona, loretik erruz eman du aurten ere ilenak, Calendula officinalis, eta sorgin eta aztien mandio eta bordatxoetako lehortegiak, moztu eta hildako loreez mukuru daude. Azalerako ukendugintzan aritzen diren belagile guztiei antzeman izan diet ilenarekiko adiskidetasun berezia. Isuri mediterranearrean batez ere, atlantiarrean intsusa mitikoa (Sambucus nigra) edo pasmo-belar ahalguztidunarekikoa (Anagallis arvensis) adinakoa behinik bai.

Azaleko eta barrunbeetako azalak babesteko osagai indartsuak ditu lore honek. Adibidez, Alemaniako osasun arduradunek eztarriko hanturak eta minak osatzeko sendagaitzat onartua dute. Sendabide traketsa duten oinetako onddoen gaitzari aurre egiteko ere fungizida ona da. Erredurak, intsektuen koskadizoak eta azaleko arazoetarako sukalde ugaritan egiten diren ukenduetako formuletan topatuko duzu. Sukaldeetan, lore dotoreok, ukenduetarako ez ezik, jakiei kolorea emateko ere erabiltzen dira, behartsuaren azafraia ere deitzen zaio. Gurinak iluntzeko ere usu erabili da.

Bizitzari ere kolorea ematen dio ilenak. Nicholas Culpeper (1660-1738) botanikari ingelesak bihotza indartzeko gomendatzen du eta honela dio: “Haren loreei begiratu, besterik gabe zure ikusmena hobetuko da eta zorion betean izango zara”.

Udaberriaren amaian piztuko diren suen iragarle, baratza bazterretan ohikoa da sasoi berri osoa ilenaren laranja-koloreko multzoak ikustea. Lurralde beroetan ia urte osoan. Lore batzuk ernaldu eta petalo biziak ihartuta fruitua ematera jarri ahala, beste batzuk irekiko dira, etenik gabe. Loratze horretatik jarri zitzaion Calendula izena, latineko calendae-tik, hau da, ilargiaren zikloan oinarritutako egutegiaren hilabeteetako lehen egunetik. Hilabetetako loraldia, alegia. Latinak etrurieratik hartutakoa duela diote batzuek, beste batzuek, berriz, “izendatu” adierazten duen calare hitzetik edo honetatik eratorritako calenda duela iturri diote. Helianthus annuus, ekilorearenaren antzera, eguzkiari jarraitzen dion lorea dela eta, solsequium ere deitu izan zaio.

Guk bezain beste maite du ilena zorriak. Honek ere osasuna zaintzeko zurrupatu nahiko du ilenaren izerdia. Baratza txokoko ilen-saila, beraz, zorrien erasoaldiaren lehen zantzuaz jabetzeko, alarma seinaletzat baliatu dezakegu.

Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude