Normalak

Eider Rodriguez
Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Zertarako azpimarratu gure emetasuna?” galdetzen du Katixak, eta nik ere behin baino gehiagotan egin diot galdera bera nire buruari: “Zergatik tematzen dira gure izen-abizenen ondoan emakume hitza idazten?”. Katixak normala izan nahi du, eta nik ere bai, baina ez dugu zorte hori ukan, emakume baikara medikuntzaren ikuspegitik behintzat. Emakume eta idazle izatea ez baita normala, zenbakiek hala erakusten dute: adin batetik aurrera salbuespena gara.
 
Hau ez da gure plaza. Gizonezkoena da. Gizonezkoak dira editore eta idazle. Gu irakurleak gara. Gizonezkoak dira zirujau, gu zauri txikiak sendatzen ditugun erizainak gara. Gizonezkoak dira chef, gu sukaldari apartak gara. Gizonezkoak dira umorista, gu barre egiten dugunak gara. Gizonezkoak dira apaiz, gu katekistak edo kristauak gara. Gizonezkoak dira hegazkin pilotu, gu seme-alabak eskolara eramaten ditugun auto gidariak gara.
 
Ez naute inoiz gutxietsi, haatik emakumezko eta idazle –biak batean– izateagatik. Gremioko gizonezkoak aurrerakoiak dira, baina gizonezkoen artean hobeto konpontzen dira, izan ere, beste belaunaldi batekoak dira, “antigoalekoak”.
 
Bestalde, heterosexuala izateak gauzak zailtzen dituela sentitzen dut: badago arrisku potentzial infimo bat, Eros-erako zirrikitu bat (mamu hori Gure Gauzak S.A.n agertzen da papereraturik), eta horrek ere gauzak zailtzen ditu. Ez bada ni ere kamarada gisa agertzen naizela, nahiz eta oraindik ez dut asmatu nola (zein mozorrorekin –elastiko zabala/Lacostea eta mendiko botak/nautikoak?–, zein kodigorekin –futbola, txirrindularitza?–, zein diosal erabili behar nukeen –atzoko etapa ikusi zenuten? Zer moduz familia?–).
 
Zergatik sentitzen naiz hain ezeroso emakumeez eta literaturaz hitz egiterakoan?
 
Nire burua ulertzen –justifikatzen?– ahalegintzen naiz:
 
1. Gizonezkoen beharra dut –publikatua izateko, irakurria, kritikatua, aholkatua–.
 
2. Ezin gizonezkoen etxean sartu, nirekin eta nire aurretiko emakumezko idazle guztiekin zorrak dituztela oihu egiten. Ongi hezitakoa naiz. Xaloa. Lasaia. “Ez naiz borrokatzera etorri, zaudete lasai, idatzi besterik ez dut egin nahi, literatura da nire esparrua eta zuen laguntza behar dut. Idazterako ez, baizik eta beste guztirako” dio nire irribarreak.
 
3. Diskretuagoa izateko, susmo gutxiago pizteko, nire sexua ezabatzen dut: “Ikusten duzuen hau ilusio bat da, gizonak, etxean bakarrik naiz emakume, edo hobe, hilabetean behin baino ez naiz emakume. Bestela, idazten ari naizenean, ez naiz ez emakume ez ezer. Eta idazten dudana ere, androginoa da. Ez zaitezte izutu” dio nire gorputzak.
 
4. Txoko bat lortu arte, isilik egongo naiz. “Gonbidatu bat zara, Eider, ez ahaztu. Onartu egin zaituzte, Eider. Eskertuta besterik ezin duzu egon. Zorretan zaude” dio agian nire subkonszienteak.
 
5. “Kolaborazionista, zu ere horixe besterik ez zara, kolaborazionista zikin bat!” entzuten dut norbait garrasika.
 
Hemen eta orain, idazle normal izateko gizonezko izan beharra dago.
 
Guri gertatu aurretik, beste emakumezko ugariri gertatu zaio: artisau izan ziren baina sekula ez artista, jostun moda diseinatzaile baino lehen. Eta gu, batzuentzat oraindik idazlesak gara, baina ez idazle.
 
Batzuentzat, oraindik.

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude