Endogamia egiaztatua

Karlos II.a makurraren gaztetako erretratua
Karlos II.a makurraren gaztetako erretratua
Madril, 1700eko azaroaren 1a. Karlos II.a Espainiako azken errege habsburgotarra hil zen, 38 urte zituela. Erregearen gorpua aztertu zuen medikuaren hitzetan, “ez zuen odol tantarik, haren bihotzak piper beltz ale baten tamaina zeukan, birikak janda zeuzkan, hesteak ustelak eta gangrenatuak, barrabil bakarra zeukan, ikatza bezain beltza, eta burua, aldiz, urez betea”. Bizirik zela, Karlosen egoera ez zen askoz hobea: adimen urrikoa, antzua, errakitikoa... Garaikideek sorginduta zegoela argudiatu zuten, baina egun erabat onartuta dago haren arazoak endogamiaren ondorio zirela, habsburgotar senideen arteko ezkontzen ondorio, alegia. Onartua bai; frogatua ez.

Santiagoko Unibertsitateko Gonzalo Alvarez eta Francisco C. Ceballosek eta Galiziako hiri bereko Genoma Medikuntzaren Fundazio Publikoko Celsa Quinteirok gaiari buruzko ikerketa egin eta emaitza The Role of Inbreeding in the Extinction of a European Royal Dinasty lanean jakinarazi dute (Interneten, ttiki.com/4371 helbidean dago irakurgai).

Ikerlariek hiru elementutan oinarritu zuten beren tesia. Batetik, odolkideen arteko bikoteak nagusi ziren habsburgotarren Espainiako adarreko kideen artean; hamaika errege ezkontzetatik bederatzi (%82) hirugarren mailako lehengusuen edo senide hurbilagoen artean izan ziren. Bestetik, Karlos II.aren gaitz fisiologiko eta psikikoak bat datoz endogamiari egotzi ohi zaizkion arazoekin. Eta, azkenik, errege familiako haurren heriotza tasa %29,4koa zen, garai hartako batez bestekoa %20koa izanda; datu hori deigarria da, errege familiako haurrak gainerakoak baino askoz hobeto zaintzen zituztelako.

Ikerketaren ondorioak biribiltzeko datu base batean errege familiari lotutako hamasei belaunalditako 3.000 pertsonei buruzko informazioa sartu zuten, banako bakoitzaren endogamia koefizientea lortzeko. Koefizienterik altuena Karlos II.arena zen (%25,4) eta berak izan zuen osasun arazo gehien.

Horrenbestez, endogamiaren eta arazo biologikoen arteko lotura egiaztatu dute. Horretarako, Karlos II.aren adibide garbia baliatu dute.

Baina ez dago 300 urte atzera egin beharrik endogamiaren ondorioen beste hainbat adibide antzemateko.

ASTEKARIA
2009ko ekainaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude